Herri honek bakearen bidea jorratu nahi duela argi dauka. Aurreko astean hainbat alderdi politikori egindako mehatxuak oztopo eta traba besterik egiten ez dute gizarteak abiatu duen bakebidean.
Eusko Alkartasunatikk eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatu izan ditugu beti, eta aldarrikapen horri eusten diogu gaur ere. Ezelako mehatxuek ezin dute inolaz lekurik izan denon artean jorratu behar dugun egoera berri honetan. Herri honek ez du sufrimendu gehiago merezi, eta horrelako jarrerek ez dute aurrerapausorik ematea errazten.
Argazkia bere osotasunean ikusi behar da, hankamotz geratu litzatekeelako analisia bestela,eta egoera injustu batek sortutako erantzuna dela argi dago. Preso baten eskubide urraketak eragin du ekintza hau. 10 urtez isolamenduan mantentzea pertsona bat zeharo gizagabea da, Giza Eskubideen guztiz aurkakoa. Salaketa horrekin bat egiten dugu EAtik, baina eskubideen urraketa batek ezin du beste bat ekarri, inoiz amaitzen ez den gurpil zoro baten murgiltzen gaituelako.
Bada garaia guztiok errespeta eta aitor ditzagun eskubide guztiak pertsona guztientzat, horrela soilik lortuko baitugu bakegintzan aurrera egitea.