A-240 errepidean egingo diren lanen bitartean, trafikoa –batez ere ibilgailu astunak- bideratzeko neurriak har ditzala eskatu dio Patxi Martínez de Albenizek Diputazioari. Bestela, lanek iraungo duten 18-24 hilabeteetan zehar “ilarak Gasteizeraino iritsiko” direla aurreikusi du EH Bilduko batzarkidea eta EAko kideak.

Gai horri buruzko galdera egin dio Martínez de Albenizek Foru Gobernuari gaur goizean Arabako Batzar Nagusietan egin den Kontrolerako Osoko Bilkuran. Batzar Nagusietako taldeei egoerari buruzko informazioa igorriko zitzaiela esan zuen Gobernuak baina, “lanak hastear daude eta ez dakigu kamioiak desbideratzeko planik dagoen, Estatu espainolak horiek autopistatik joatea subentzionatuko duen, edo errepidean ohiko erabiltzaileak izateaz gain lanetarako beharrezkoak diren kamioiak ere izango ditugun. Horrek egoera kezkagarria sortuko zuen”.

Nafarroako Gobernuak “Belateko lanen bitarterako plana antolatu du, matrikula bakoitia edo bikoitia pasatzen utzita, desbideratzeak prestatuta,…”, gogoratu du batzarkideak, eta bitartean Arabak ez du plangintzarik.