EAko Presidenteak Auzitegi Konstituzionalak aurkako erabaki bat hartzeak ez duela “prozesuaren amaiera” eragingo ohartarazi du, “goizago edo beranduago, euskal gizarteak etorkizunari buruzko iritzia emango duelako”

Ziarretak Gobernu zentralaren “zapalkuntza berri” horren aurrean EA ez dela “geldi” geratuko azpimarratu eta Auzitegi Konstituzionalak aurkako erabaki bat hartzen badu urrian kontsulta egitea ezinezkoa izango dela onartu du; dena den, horrek ez duela “prozesuaren amaiera” eragingo ohartarazi du “goizago edo beranduago, euskal gizarteak etorkizunari buruzko iritzia emango duelako”.

Eusko Alkartasuna autonomismoa gainditzeko jaio zela gogoratu du Ziarretak; ”urte asko daramagu aurrerapausoak eman nahian, aurrera egin nahian Madrilgo gobernuari proposamenak egiten eta erantzuna beti ezezkoa da”.

Estatutuetako egungo markua “gainditu” behar dela adierazi du, “motz geratu zaigulako eta gero eta gehiago estutzen gaituelako”. Ziarretaren ustez “egungo markuak aurrera egitea galarazten digu”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna/EP