Bestalde, Joseba Azkarraga EAren idazkari nagusi eta Justizia sailburuak EAJ ohartarazi du “Ibarretxeren ibilbide orria” Eusko Jaurlaritzak negoziatzen duela, ez alderdiek beren aldetik. Unai Ziarreta EAren presidenteak igandean ospatuko den Aberri Eguneko adierazpena aurkeztu du eta azaldu duenez, haientzat ez da nahikoa Espainiako Gobernuak edo PSOEk estatutuaren erreforma eskaintzea, zeren alderdi horrek eta PPk “agortu” egin baitute marko estatutarioa.

Ziarretak gaineratu duenez, “ez da nahikoa Kataluniaren moduko erreforma estatutarioa”, eskumen batzuk Erkidego Autonomoari ematean datzana, baizik eta “gatazkaren oinarri historikoan eta politikoan” errotutako erreforma edo balizko hitzarmena izan beharko litzateke.

Bestalde, prentsaurreko berean Joseba Azkarraga EAren idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak ohartarazpena bidali dio EAJri, Ibarretxeren “ibilbide orria” (urriaren 25ean kontsulta ekarriko duena) Gasteizko Gobernuak Espainiakoarekin negoziatuko duela esanez, ez alderdiek beren aldetik.

Sailburuak azaldu duenez, hauteskunde orokorretan alderdi abertzaleek jasotako emaitzak kontuan hartuta ere, “prozesu honen egoera martxoaren 8koan zegoenaren berdina da”.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta