“Alkate eta zinegotziek zer esan handia dute nazio eraikitze lanean egunero ari direlako gizartearekin batera herria eraikitzeko lanean”

Udalbiltza, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako udal hautetsi eta udalerrien erakundearen bategite eta berregite dinamika agurtu du Eusko Alkartasunak. Ikerne Badiola, Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak adierazi duenez, “bere erroak udalgintzan duen alderdi batentzat Udalbiltza nazio eraikuntzan lan egiteko ezinbesteko tresna da”. Eusko Alkartasunako ordezkariak egongo dira bihar Iruñeko Baluartean egingo den ekitaldian.
Badiolaren esanetan, biharko ekitaldi aberri hona da “Udalbiltza banatu zen bi zatietako kideek elkarrekin lan egiteko zeuden oztopoak gainditu direla uste dutela” erakusten duelako.
Eusko Alkartasunako ordezkariak udal hautetsiek, alkate eta zinegotziek, egin dezaketen lana azpimarratu du: “Euskal Herriak nazio bezala duen eskubideak aldarrikatzeko ekarpen handia egin dezakete, gizartearekin batera egunez egun lanean ari direnak baitira, azken finean, herria nazional eta gizarte mailan eraikitzen, alegia”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna