Zenbaitetan, politikan paradoxa interesgarriak emanten dira. Auzitegi Konstituzionalak Junts Pel Si eta CUPek bultzatutako Kataluniako independentzia adierazpena bertan behera utzi du. Aldi berean, ebazpen horrek dio Kataluniako Parlamentuak ez diola Auzitegi Konstituzionalari kasurik egingo eta subiranotasunaren bidean aurrera jarraituko dutela.

Independentziaren aldeko adierazpena astelehenean onartu zen eta Parlamentuan EAko Batzorde Eragileko kide Maiorga Ramirez izan zen horren testigu zuzen. Katalunian dena argi dago: ez dago ezer berririk. Askotan baieztatu dugu espaniar Estatuak bere estamentu guztiak martxan jarriko zituela Kataluniako trena geldi arazteko. Orain, adierazpena bertan behera utzi du eta Parlament-eko 21 kide mehatxatu ditu.

Auzitegi Konstituzionalak hartu duen erabakiak ez du inor harritu. Aitzitik, mundu guztiak espero zuen: ageriko sekretua zen Estatuak Auzitegiari erantzun hori ematea behartuko zuela arazo politikoari heldu beharrean. Berriro ere, Auzitegiaren erantzunak dudan jartzen du Estatuko botereen bereizketa eta Konstituzionalaren ebazpenaren zilegitasuna.

Traba guztien gainetik, katalanek prozesuarekin aurrera jarraitzea erabaki dute eta inork ez ditu geldituko subiranoak izatea lortzen duten are.