Donostiako EAko udal bozeramailearen iritziz, etorkizunean udal enpresen beste zerbitzu batzuetan ere erabil liteke ordaintzeko modu hori, besteak beste, autobusetan.

Donostiako EAko udal bozeramaile Ricardo Burutaranek udal gestioak eta operazioak egiteko teknologia berriak erabiltzeko proposamena egin du, esaterako, sakeleko telefonoaren bidez, “donostiarrentzat oso lagungarria” izan daitekeelakoan. Azaldu duenez, “Kataluniako herri batzuetan TAO-a bezalako udal zerbitzuak sakeleko telefonoaren bidez ordaintzeko sistema berri bat ezarri dute. Sistema horrek, gainera, aplikazio zabalagoak izan ditzake eta etorkizunean beste zerbitzu batzuetan ere ezar liteke, adibidez, aparkalekuetan eta hiri garraioan.

Ildo horri jarraituz, EAk Donostiako Udalean aurkeztu duen proposamenak TAO-a sakeleko telefonoaren bidez ordaintzeko sistema martxan jartzea planteatzen du, bai eta beste zerbitzu batzuetan ere egiteak merezi duen ala ez aztertzea ere.

Jatorria: Eusko Alkartasuna