Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak ez du «oztoporik» ikusten Sozialista Abertzaleek EAEko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa batzuk onartzeko Eusko Jaurlaritzak. Haren aburuz, Ibarretxeren gobernuak «aztertu» beharko lituzke talde parlamentarioak aurrekontuei aurkezten dizkien zuzenketak, eta ez luke «arazorik» izan beharko «onargarriak» direnak onartzeko.

Haatik, Azkarragaren ustez «oso zaila» izango da Sozialista Abertzaleekin akordiorik erdiestea aurrekontuetan, «taldeak ETAren indarkeriari buruzko jarrera aldatzen ez badu, behinik behin». PPri eta PSE-EEri, berriz, «zinismoa» leporatu zien: «Batasunaren bozak aurrekontuak onartzeko balio ez badu, atzera botatzeko ere ez du zertan balio behar».

Jatorria: Joseba Azkarraga