´Patxi Lopezek eta Arnaldo Otegik bi hilabete gehiago behar dituztela esaten badigute, bi hilabete horiek izango dituzte´ adierazi du Eusko Alkartasuneko bozeramaileak.

Rafa Larreina EAko bozeramaileak esan du, Gobernuko hirukoa prest dagoela hauteskundeak maiatzaren 13a baino bi hilabete gehiago atzeratzeko Patxi Lopezek (PSE) eta Arnaldo Otegik(Batasuna) denbora hori behar dutela adierazten badute.

Radio Euskadin egon da gaur goizean Larreina beste hainbat politikarirekin batera, eta bertan adierazi duenez, ´bi alderdi horiek akordio batera iristeko 10, 20 edo 60 egun behar badituzte, gu prest gaude hauteskundeak atzeratzeko´·.

EAko buruzagiaren ustez, gainera, ´ez ditugu 30 segundo ere beharko Ibarretxe lehendakaria konbentzitzeko´.

Jatorria: Rafael Larreina