Joseba Gezuraga Bizkaiko EAko koordinatzailea Madrilen izan da Iker Rodrigori babesa adierazteko.

Bizkaiko EAko koordinatzaile eta Bilduko batzarkide Joseba Gezuraga Auzitegi Nazionalean izan da Iker Rodrigori EAren helarazteko. Bertan adierazi duenez, “politika maiuskulaz egiteko unea da, Euskal Herrian normalizaziorantz eta bakerantz aurrera egiteko”

Gezuragak “prozesua eragozteko eta euskal gizartearen gehiengoaren borondateari entzungor egiteko Estatuko botereen ahaleginez” ohartarazi du, eta gogora ekarri du “agertoki politiko berri batean gaudela eta guztiok herri normalizatu bat lortzeko konpromiso aktiboa hartu behar dugula”.

Hori dela eta, EAko agintariak “ausarta izan dadila” eskatu dio espainiar Gobernuari, bai eta iraganeko politikak alde batera utz ditzala ere, horiek abian dagoen normalizazio prozesua eragozteko baino ez dutelako balio.

Jatorria: Eusko Alkartasuna