Manuel Vigo – Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze sailburuordea Adlai Stevenson politikari estatubatuarrak zioenez, «goseak dagoen gizakia ez da gizaki askea».

Gizartea justuagoa, solidarioagoa, integratzaileagoa eta libreagoa izatea, eta, era berean, herritarren eskubide sozialen onarpena gure herriaren nortasun-ezaugarrietariko bat izatea nahi badugu, herritar guztien bizi duina eta autonomoa garatzeko behar beste baliabide bermatzeko gauza izan behar dugu. Testuinguru horretan badaude gastu batzuk gastu sozialez ari naizarrazionaltasun, justizia eta ekitate irizpideei erantzun behar dietenak; eta gastu horiek ezin dira, inola ere, demagogiaren xede izan, hauteskundeei begira erabili, eskaintza eta eskaeraren legearen edo oparoaldi ekonomikoren baitan jarri; aitzitik, gobernuek beraiek bermatu behar dituzte. Hau da, gure ustez pobreziaren kontra hobekien egiteko ongizateko politika soziala egin behar dugu eta ez gizarte-laguntzakoa.

Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2004ko Inkestak (ondoren zehaztuko dut) emandako datuetatik ondorioztatzen denez, Euskadin pobrezia-tasei eutsi zaiela, adierazle desberdinen beheraldiak erakutsi bezala, hala etxekoena, nola biztanleriarena. Eta hori azken lau urteotan berriro bultzatu den pobreziaren aurkako politikaren emaitza da. Ahalegin horrek, hain zuzen, azaltzen du euskal egoeraren berezitasuna Europa barruan; hemen pobrezia tasak direla-eta kontinenteko herrialde aurreratuenetarikoen artean baikaude, nahiz eta gure ongizatearen adierazle orokorrak oraindik herrialde horien adierazleetatik urruti egon.

Administrazio publikoen ahaleginez kasu honetan Eusko Jaurlaritzarenazari garenean, gizarte-larrialdietarako laguntzez (GLL) eta Oinarrizko Errentaz ari gara, baina familiaren babesaz (18,8 milioi euro, 2005erako) edo gizarteratzeko eta laneratzeko beste politika batzuez ere hitz egin genezake (Auzolan programa, laneratzeko enpresak). Pobreziari eta bazterketari aurre egiteko egiten dugun ahaleginaren lekuko dugu, bestalde, 2001ean Oinarrizko Errentaren aurrekontua 709,4 milioi eurokoa izan zela, eta, 2005ean, berriz, 134 milioikoa. Gizarte Larrialdietarako Laguntzei dagokienez, 2001ean, 19,2 milioi euroko atala zegoen, eta, aurten, berriz, 25 milioikoa izango da, 30 milioi eurotaraino zabal daitekeena. Bestalde, hileko nominaren zenbatekoa kide bakarreko etxe baterako 2004an 435,17 eurokoa zen, eta 2005ean, berriz, 505,73koa, hau da, Lanbideen Arteko Gutxieneko soldataren ehuneko 84,5.

Horrek pentsarazten digu, beraz, Euskadin aplikatutako bazterketaren aurkako politikak euren fruituak ematen ari direla. Dena den, oraindik bide luzea dugu urratzeke.

Gure sailak lau urtean behin egiten du, 1986az geroztik, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta, eta bertara jotzen dute ezinbestez erakundeek eta gizarte-antolakundeek, orain dela gutxi euskal aurrezki-kutxek egindako ikerketan (osatugabea dena, gure ustez) gertatu den bezala. Horretaz gain, gure inkesta gizarte-politikak egiteko eta aplikatzeko lanabes garrantzitsua bilakatu da.

Bi pobrezia egoerak mantenu-pobrezia (premiazkoenak diren beharrei aurre egiteko behar beste diru-sarrerarik ez izatea) eta pilaketa-pobrezia (gutxieneko bizi-maila egokiari eusteko kontsumo iraunkorreko ondasunak izateko gaitasunik eza)konbinatuz, etxe eta pertsonen lau maila ezar daitezke, alegia:

1.- Lehen kategorian sartzen dira arrisku biak (mantenu-pobrezia eta pilaketa-pobreziarena) dituztenak; horiek urri dira. Talde horretan, 3.990 etxe sartzen dira, guztien ehuneko 0,54 (5.710 eta ehuneko 0,83, berriz, 2000n). Horiek dira, hain zuzen, egoera eskasenean dudenak, oinarrizko beharrak asetzeko behar besteko diru-sarrerarik ez dutelako, eta, gainera, hutsune hori konpentsatzeko ondarerik ez dutelako. Mota horietako etxeetan biztanleen ehuneko 0,52 bizi da (2000n, berriz, ehuneko 0,74 ziren).

2.- Bigarren kategorian sartzen dira mantenu-pobreziak eragindakoak, baina ez pilaketa-pobreziak. Horrenbestez, une honetan diru-sarrerekin zailtasunak dituzte, baina etxebizitza duina dute edo bizirauteko gastuei aurre egiteko ondare bat. Egoera horretan, 32.438 etxe daude, guztiaren % 4,4. 2000n, %4,7 ziren.

3. Hirugarren kategorian daude pilaketa-pobreziak eragindako etxeak, zeinetan pilaketa-pobreziarik ez dagoen. Horrenbestez, oinarrizko beharrei aurrera egiteko behar besteko diru-sarrerarik badute, baina ez dute ondarerik, eta, normalean, ez dute behar bezala ekipatutako etxebizitzarik. Horiek 9.376 etxe dira, guztien ehuneko 1,3, eta norbanakoen ehuneko 1,7. 2000ko datuak oso antzekoak ziren: ehuneko 1,3 etxe eta ehuneko 1,8 biztanle.

4.- Azkenik, biztanleen eta etxeen gehien-gehienak laugarren kategorian sartzen dira, hau da, pobrezia mota bi horietariko bat ere ez dutenak. Etxeen ehuneko 93,8 eta lagunen ehuneko 94,8 dira. 2000n hauxe zen proportzioa: ehuneko 93,2 eta ehuneko 94,6, hurrenez hurren.

Ongizaterik ez egotearen arriskuari dagokionez espero diren ongizate eta erosotasun mailei eusteko behar beste diru-sarrerarik ez izatea, 2004an, EAEn etxeen ehuneko 23,6 egoera horretan zegoen (guztira, 175.390); hau da, 2000ko inkestakoa baino bost puntu baino gehiago gutxiago (% 28,8), eta zortzi puntu gutxiago 96ko inkestarekin alderatuz gero (%31,6). Banakako eragina nabarmen txikiagoa da, biztanleriaren ehuneko 19,8koa baita, hau da, 412.963 lagun. 2000n, ehuneko 20,9 zen 433.115 laguneta 96an, ehuneko 28,3 599.502 lagun.

Euskal Autonomia Erkidegoko egoerari dagokionez, Europar Batasuneko estatuen testuinguruan (2001eko datuak, horrenbestez, Hamabosten Europar Batasunekoak), eta Europan erkatzeko eta homologatzeko modukoak diren datuak erabilita, emaitzek erakusten dutenez, Euskadiren egoera askoz hobea da pobrezia larriaren adierazleari dago- kionez. Ildo horretatik, gure tasa Europako metodoaren baliokidean ehuneko 3,7koa izango zenaEuropako estaturik onura- dunean dauden tartean sartuko litzateke, non portzentajeak ehuneko 2 eta 4 artekoak baitira. EAEko adierazlea da, ildo horretatik, Europar Batasuneko batez bestekoa (ehuneko 5) baino txikiagoa (hobea, beraz). Era berean, Estatu espainoleko adierazlea (ehuneko 7) baino nabarmen txikiagoa (hobea) da, baita Europako hegoaldeko gainerako herrialdekoa baino ere, Italia barne, eta Irlandakoa eta Erresuma Batukoa baino.

Baldin eta gure diru-sarrera txikien edo ongizaterik ezaren adierazlea erkatzen badugu, EAEkoa (ehuneko 16,5) Europar Batasunekotik gertu dago (ehuneko 15) edo, esate baterako, Frantziakotik, nahiz eta, hori bai, hoberen dauden herrialdeenetara heldu gabe. Nolanahi ere, EAEko adierazle horrek jarraitzen du izaten estatu espainolekoa (% 19) baino hobea, eta Europako hegoaldeko gainerako herrialdetakoa baino, baita Irlandakoa eta Erresuma Batukoa baino ere.

Ondorio gisa: gaur egun gure herrian orain dela lau urte baino pobrezia gutxiago dago, baina, horretaz gain, oso kontuan hartzeko moduko datua dugu: oraindik gure erkidegoko lau mila etxe pobrezia handiko egoeran daude, oinarrizko beharrak asetzeko behar beste baliabiderik ez dutelako eta hutsune hori orekatzeko ondasunik ez dutelako. Kasu gehienetan etorri berriak dira, erroldatu gabeak, eta, horrenbestez, ez dute Oinarrizko Errenta jasotzerik, baina badute, ordea, administrazio publikoek eta erakunde pribatuek sustatutako laguntzak jasotzea.

Pobreziaren eta bazterketaren kontrako borrokaren arrakasta politika publikoen helburu nagusi bihurtzearen baitan dago, eta datuak hor daude­gure gobernuarentzat lehentasunezko kontua dela bermatu dezaket (datuak dira horren lekuko). Helburu horretan eraginkorragoak izan gintezkeen, baldin eta oso garrantzitsuak diren eskumenak esaterako, enplegu eta gizarte segurantzaren politiken gainekoakgure gain hartuko bagenitu. Nolanahi ere, gure helburu politikoak jarraitzen du izaten gizartea justuagoa, solidarioagoa, integratzaileagoa, eta, jakina, libreagoa sortzea; eta horretan gabiltza tinko. -
Jatorria: Manolo Vigo