Helena Gartzia desegokitzat jo du gizarte gastuan lehentasun askoz garrantzitsuagoak daudelako.

Buenos Aires zubiaren ondoan dagoen Oteizaren eskulturaren garbiketan 20.000 euro gastatzea zarrastelkeria dela salatu du Bilboko EAk, Udalak artelan hori garbitzeko agindua eman ostean. Bilbotarrek gizarte arloan premiazkoagoak diren beste behar batzuk dituzten une honetan horrelako gastu bat egokia dela benetan uste duen galdetu dio Helena Gartzia Bilboko EAko koordinatzaileak udal gobernuari.

Jatorria: Eusko Alkartasuna