EAko idazkari nagusiak Hondarribiko Udalak Nestor Basterretxea eskultoreari eginiko omenaldian parte hartu du

Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi Pello Urizarrek Hondarribiko Udalak Nestor Basterretxea eskultoreari eginiko omenaldian parte hartu du; bere esanetan, Basterretxea “euskaldun unibertsala eta artista bikaina da, bere herriarekin konprometitua, eta bere lanaren bitartez Euskal Herriari dion maitasuna islatu du”.

EAko agintariarekin batera, Ikerne Badiola Komunikazio idazkaria eta Gipuzkoako Batzorde Eragileko hainbat kide ere izan dira omenaldian. Urizarrek “mundu osoan ezaguna eta goretsia” den Basterretxearen lan oparoa ez ezik, eskultorearen “aurpegirik gizatiarrena” ere nabarmendu du.

“Nestor -adierazi du Urizarrek- gizon konprometitua da, gorputz eta arima aritzen diren horietako bat, bere hitza bete eta maitasunez lan egiten duena, munduan gertatzen den guztiarekin sentikortasunez, eta, gainera, umore-sen inbidiagarriaz”.

Hau guztia dela eta, EAko idazkari nagusiak “artista eta lagunari” zorionak eman dizkio haren jaioterriak eskaini dion “merezitako omenaldi honengatik”