Gipuzkoako Eusko Alkartasunako hautagaia denak “Eusko Alkartasuna gatazka politikoaren irtenbidea eguneroko lehentasunen artean egongo denaren bermea dela” baieztatu du. Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako Eusko Alkartasunako hautagai den Nekane Altzelaik “EA herriaren ahotsa, Euskal Herriaren ahotsa Madrilen” izango dela esan du. “Independentziaren eta ezkerraren ahotsa, Madrilen euskaldunon intereserako funtzeskoak diren erabaki asko hartzen direlako, entzun egin beharko gaituzte”

Altzelaik baieztapenok Zarauzko Alkartetxean egin ditu, EAk hauteskunde kanpainiari hasera eman dion ekitaldi politiko batean. Ekitaldi politiko honetan, EAren hautagaiaz gain Alderdiko presidente den Unai Ziarretak, Idazkari Nagusi den Joseba Azkarragak, Batzorde Eragileko hainbat kidek, Gipuzkoako Presidente den Iñaki Galdosek, Zarauzko alkate Jon Urienek eta bertako alkate ohia eta senaturako hautagaia den Maite Etxanizek parte hartu dute baita ere.

Arratsaldean ospaturiko ekitaldi politikoan lau metro zabaleran eta luzeran 3 metroko ormairudi erraldoi bat zabaldu dute Zarauzko Alkartetxeko balkoitik behera hautagaiaren imagina eta “herriaren ahotsa” leloarekin, eraikin osoa betez, ohikoa den kartelen ipintzearen ordez.

“Bakea, Normalkuntza politikoa, Justizi Soziala, aukera berdintasuna, giza eskubideen eta ingurumenaren defentsa izando dira EAren lehentasunak hurrengo 4 urteetan, baino dudarik ez da legegintzaldi hau Erabakitzeko Eskubidearen legegintzaldia izando dela”, azpimarratu du Altzelaik. “Madrilen ez dute honen inguruko ezer eztabaidatu nahi, baino Eusko Alkartasunak bakoitzak bere iritzia eman eta eskubide honen onarpena mahai gainean ipintzera behartuko ditu; Euskal Herriak bere Etorkizuna erabakitzeko eskubidea baitu”. “ Autodeterminazio eskubidea defendatuko dugu, hortan baidatza arazoaren konponbidearen gakoa”.

“Neure seme alabek, hemen gauden guztiok, beste Euskal Herria batean bizitzeko eskubidea dugu, eta gure Etorkizuna nolakoa izango den geuk erabakitzeko ahalmena dugu. Horregatik guztiagatik goaz Madrilera”.

Altzelaik, EAri botua ematea, botu abertzale benetan eraginkorra dela esaten amaitu du bere agerraldia, “EAk irmoki defendatu baititu beti herri honen eta bertako herritarren eskubideak, beraz, konplexurik gabe botua eskatzeko hamaika arrazoi ditugu”.
Jatorria: Nekane Alzelai