N-121 errepidearekin bueltaka jarraitzen dugu, egunero istripu berriak eragiten dituen errepidea hain zuzen. Hala ere, Nafarroako gobernuak egoera honen aurrean begiak itxi egin dituela ematen du hurrengo 2012 arte atzeratu duelako honen burutzea, zenbat istripu gehiago egon beharko dira kasu egiteko?

EAK Gipuzkoako Diputazioko Errepide Departamenduko ardura zuenean, erakunde hau Nafarroako Foru Erkidegoarekin N121 errepideko Behobia- Endarlatsa zatiaren arazoari irtenbide bat bilatzen saiatu zen, hortan indarra eginez. Zati honek, Gipuzkoan egon arren, Nafarraoko titularitatea daukalako.

Baina saiakera hauek guztiek momentu hortan Nafarroako Gobernuko Herri lanen sailburua zen Palaciosekin aurrez aurre jo zuten, akordiora iristea eragozten zuen aitzakiren bat beti bazuen honek. Nola iritsi behar zuen berak akordiora “lurralde traidoreekin”? Mamu hoiek egunero Bortziri, Malerreka eta Baztango auzokideek bizi behar dituzten eragozpen, istripu eta biktimek baino indar haundiago zuten Palaziosentzat.

Gauzak horrela, momentu hartan EA zuzentzen zuen Gipuzkoako Diputazioko Errepide Departamenduak, Nafarroako Gobernuarekin akordiora ez baziren iristen, Aldundi horrek berak hartuko zuela Behobia- Endarlatsa zatia konpontzeko ardura esan zuen 2006 eko errepide planaren barruan sartuz. Hala eman ere ezagutzera batzar Nagusian.

2003 an, Gipuzkoako errepide departamendua EAJ ko Zurriarian jaunaren eskuetara pasatzen da. Gutxi beranduago Nafarroako gobernuarekin errepide zati hori konponduko lukeen akordio batekin harritzen gaitu. Denok honek epeak murriztuko zituela uste genuen baina ez da hala izan:

- Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Endarlatsa-Behobia errepide zatia aurreko Errepide Diputatuak (EAkoa bera) burutuko lukeen epe berean egiteko eskatzen du proiektua. Egia da Gipuzkoako Diputazioak bere konpromezuak betetzen dituela horrela, baina hauek aldez aurretik hartuta zeuden. Ez da sinadurarik behar lehendik prest zegoen zerbait baieztatzeko.

- Beste batetik, Nafarroako gobernua ez da hasi lanean errepidea konpontzen akordioa sinatu zenetik. Zintzilik daude oraindik, Sunbilla (egokitutako zatiaren bukaera)- Igantziko Bentak, Igantziko Bentak – Bera eta Bera – Endarlatsa errepide zatiak. Nafarroako gobernuak dioenez, lehenengo Gipuzkoa aldeko lanak eginen dira zati horrek arrisku gehiago omen duelako. Laburbilduz, akordioarekin Gipuzkoak Endarlatsa – Behobia zatia konpontzen du, sinadura baino lehen hala erabakita zegoen moduan, eta Nafarroak Igantzi, Bera eta Endarlatsa arteko herri lanak atzeratzen ditu. Ezer gutxi irabazi dugu akordioarekin!!!

Orain dela egun batzuk, Herri Lan Departamentuak Igantzi eta Beraren arteko N121 errepidearen proiektua bitan banatzen zuela jakin genuen. Lehengo fasea 65. Kilometrotik Etxalargo bidegurutzea arte, eta bigarrena Etxalar eta Bera artean. Baina hauen burutzea Bera- Endarlatsa zatia egin arte atzeratzen da, gutxienez 2012 arte, proiektua 2003 eko azaroan onetsia izan zen arren.

Gauza guztien gainetik, EAk ildo honetan bi erakundeek egiten duten lana zorrozki jarraituko du: alde batetik, Gipuzkoako zatia 2006-2008 epean egiteko, eta bestetik, azkeneko aurreikuspenek dioten bezala, Nafarroako Gobernuak aitzakiak alde batera uzteko eta zintzilik gelditzen diren zatietan herri lanak burutzeko. Honengatik salatu nahi dugu proiektu honek izaten ari duen atzerapena, oraindik gutxienez 7 urte itxoin beharko ditugulako N-121 a errealitate izateko. Zoritxarrez, hainbat erabiltzailek ez du lan hau bukatuta ikusiko Igantzi eta Bera elkartzen dituen errepidean istripuen biktima izanen delako.

Bera, 2005 – 06 – 16

Jatorria: Eusko Alkartasuna