Larrazabalek EAk aurkeztutako hautagaitza defendatzeaz gain, ELA eta LABenaren alde ere egin du

Eusko Alkartasunak Euskadiko pluraltasun politiko, sozial eta sindikalaren aurka jo izana egotzi die EAJri, PSEri eta PPri, alderdi hauek gaur goizean Legebiltzarrean egindako bozketan Talde Mistoa eta euskal gehiengo sindikala EiTBko Administrazio Batzordetik kanpo uztea erabaki baitute. EAJk, PSEk eta PPk aniztasunaren kontrako akordio bat egin dute eta, hitzarmen horren ondorioz, ez dituzte EAren, ELAren eta LABen hautagaitzak onartu. Jesus Mari Larrazabalek, ordea, EArena ez ezik, ELA eta LABen hautagaitzak ere babestu ditu, EiTBko Kontseiluan gehiengo sindikalak dagokion ordezkaritza izan behar duelakoan.
Agintari abertzalearen iritziz, gaur aukeratutako EiTBko Administrazio Batzordeak ez du behar bezala euskal gizartea islatzen eta, ondorioz, Larrazabal beldur azaldu da hemendik aurrera EiTBk har dezakeen bidearekin. Edonola ere, ohartarazi du, “EA adi egongo da eta etengabeko jarraipena egingo du EiTBren programazioaz eta eduki ideologikoez euskal gizartearen beharrei erantzun egokia ematen diela bermatzeko”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna