Lurralde Politikarako Aholku Batzordea berritu da gaur, egungo lurralde antolamenduaren ereduaren berritze-prozesuari ekiteko asmotan. Organo honek, Jaurlaritzaren lurralde-politikaren beharrezko koordinazioa bermatzeaz gain, gizartea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-antolamenduan inplikatzea du xede.

Hala, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua den Esther Larrañagak (EA) berak duela gutxi iragarritako prozesua abian jartzen da. Aipaturiko prozesuaren helburua Lurralde Antolamendu Arauak gainditu eta Lurralde Estrategia Berrietarantz aurrera egitea da, lurralde planifikazioaren baitan garapen iraunkorra, aldaketa klimatikoa, mugikortasuna, irisgarritasuna, paisaia, sarea, lurraldearen birziklatzea, sormenezko ekonomiarentzat egokitutako espazioen garapena eta hauek bezalako beste kontzeptuak barneratuko lituzkeen lurralde estrategia.

Lurralde Politikarako Aholku Batzordea Eusko Jaurlaritzako sail guztietako ordezkariek eta ingurumenarekin zein lurralde antolamenduarekin zerikusia duten hainbat arlotan nabarmentzen diren pertsonek osatuta dago. Gaur Gasteizen lehenbiziko bilera burutu duten batzordekideok, Ekonomia, Biología, Geologia, Sociologia, Ingenieritza, Zuzenbidea edota Arkitektura bezalako eremuetan adituak dira.
Jatorria: Esther Larrañaga