Rafa Larreina eta Elisa Saniz de Murieta Erabaki eskubidearen defentsa berak gidatu nahi duela dio alderdiak, eta auziari “drama kentzeko” bideoa atera du.

Laudion (Araba) egingo du aurten EAk Alkartasun Eguna, igande honetan, eta erabaki eskubidearen defentsa berak gidatu nahi duela adierazi dute gaur, prentsaurrekoan, Rafael Larreina EAko politika instituzionaleko eta Elisa Sainz de Murieta antolaketako idazkariek. “Arrazoirik gabe ari dira batzuk eta anbiguotasunez besteak. Hala, guk gidatu nahi dugu erabaki eskubidea”, esan du Larreinak. Hain justu, Bai erabaki izango du leloa aurtengo Alkartasun Egunak.

Galderafobikoa zara? izenarekin bideoa prestatu du EAk, eta Groucho Marx humoristaren esaldi bat erabili du aurkezpen gisa: “Oraindik ez dakit zer galdetuko didadun, baina ez nago ados”. Larreinak adierazi duenez, galdeketari “drama kentzeko” atera dute bideoa.

Alkartasun Eguneko egitaraua

11:00. Gaztelu puzgarriak eta umeentzako tailerrak, Aldaikorreka plazan (beste ekimenak ere bai).
11:30. Dantzariak.
12:00. Mitina. Unai Ziarreta EAko presidentea eta Joseba Azkarraga idazkari nagusia.
14:00. Bazkaria.

 

Lotura: Albistea Berria egunkarian
Jatorria: Eusko Alkartasuna/Berria