EAko bozeramailea Rafa Larreinak, adierazi du gaur, nahiz eta Irlanda eta Euskal Herriko errealitateak “ezberdinak izan”, ETAk jakin behar duela “eraikuntza nazionaleko prozesu batean aurrera joateko era bakarra dela, preseski, bide baketsu eta demokratikoetatik”

Larreinak honela aipatu zuen, Sinn Féineko buruak, Gerri Adams-ek, IRAri armak uztea eta bide politikoen alde apustu egitea galdetu izana.: “Gerry Adamsek orain esan duena EAk ia 19 urtez esan du”.

Buruzagi abertzaleak gogorarazi zuen Eusko Alkartasunak beti exijitu diola ETAri armak uztea eta azpimarratu zuen “aurrera joateko era bakarra onargarria dela bide politikoa eta gauzak konpontzeko era bakarra dela”.

“Arazo politikoak ez dira inoiz indarkeriazko, militar eta errepresiozko bideekin konpondu. Soilik hiritargoaren ordezkaritza politikoaren bitartez, mahai inguruan, adostasunak bilatzen eta guztiok hiritagoaren borondateari men eginez berak erabaki dezan”, aditzera eman zuen.

Gainera, esan zuen, “eszenatoki hau errealite lehenbailehen bihurtzea erabakirik du” eta adierazi zuen horregatik EAk “sakoneko arazo politikoari erantzuna emango dion marko juridiko-politiko berria bultzatzen ari dela”.

Jatorria: Rafael Larreina