Eusko Alkartasunak Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, ezker abertzaleak jarrera horrekin jarraitzen badu, alboan izango dituzte EAko kideak Eusko Alkartasunak Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, Sozialista Abertzaleakeko hiru kidek Estatutu Berrirako Egitasmoaren aldeko 3 boto emateaz poztu dira, Legebiltzarrean onartzea ahalbidetu baitute botook.

Larreinak SAko bozeramaile Arnaldo Otegiri esan dionez, alboan izango dituzte EAko kideak, ´bakearen aldeko apustua egiten dugu, askatasuna eta giza eskubideen defentsaren alde egin behar dugu ´baina hala ez bada, ez dago etorkizunik´ ohartarazi du Larreinak.

EAko bozeramaileak Otegiri esan dionez, ´ez da nahikoa desmilitarizazio progresiboa egin behar dela esatea´. Bortxari uko egiten dietela esan behar dutela azaldu dio Otegiri, ´beste batzuek indarkeria erabiltzen badute ere´.

Larreinak azaldu duenez, Elkarbizitzarako Itun Politiko Berriak lurraldetasuna, subiranotasuna eta pluraltasuna bilatzen ditu bakearen bidea erabilita.

Jatorria: Rafael Larreina