Saninazio egunean Josu Jon Imazek esanikoei erantzun die EAko antolakuntza idazkari Rafa Larreinak. Bere iritziz, «proposamen subiranistei euskal gizartean gehiengo zabala izango duten itunak eskatzen zaizkien bitartean
nazionalismo espainiarraren proposamenak inposatzerakoan gutxiengo eskasak onartzen dira, gizartearen gehiengo handi baten borondatea gutxietsiz».
Hala, Imazi esan dio abertzaleek ezin dutela erori «gehiengo zabalak
exijitzen dituen baina gutxiengo eskasak inposatzea ahalbidetzen duen politika tranpa horretan».

Larreina ez dago ados Imazek esanikoekin, EAEko biztanleriaren %40 bati erabakitzeko ahalmena ematen diolako, eta «euskal gizartearen %60 baten erabakitzeko ahalmena zalantzan jartzen du».

Jatorria: Rafael Larreina