Jesus Mari Larrazabal Industria sailburuak Legebiltzarrak aho batez eginiko eskariari muzin egin dion susmoa du EAko bozeramaileak eta haren agerraldia eskatu du.

Jesus Mari Larrazabal Bernabe Unda Industria sailburuaren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean, bidean diren parke eolikoen tramitazio administratiboa eteteko hartu dituen neurriak azal ditzan. Izan ere, horixe egiteko eskatu zion osoko bilkurak aho batez 2009ko ekainaren 18an. Jaso dituen informazioak ikusita, EAko bozeramaileak sailburuak agindu horri muzin egin dion susmoa du eta horregatik nahi du “Undak enpresei tramiteak bertan behera uzteko agindua eman dien ala ez argi eta garbi esan dezala, hori delako Legebiltzarrak eskatu ziona. Larria litzateke, sekulako mesprezua, Jaurlaritzak agindu hori eman ez izatea, osoko bilkurak aho batez hartutako akordio bati jaramonik ez egitea”.

Bide batez, Larrazabalek akordioa haren beste atal bat gogora ekarri du, Legebiltzarrak energia eolikoaren II. Lurralde Arloko Plana urtarrila baino lehen egiten hasteko eskatu baitzion Industria Sailari, bai eta plan horretan ingurumen eta teknologia berrikuntzak sarzteko ere. EAko legebiltzarkideak plan horren inguruko detaile guztiak azaltzeko eskatuko dio Unda sailburuari.

Jatorria: Eusko Alkartasuna