Lana sortzea eta ikastetxeetarako bidean haurren autonomia indartzea uztartzen duen plana aurkeztu du EH Bilduk Gasteizen. EH Bilduko zinegotzia eta Arabako EAko koordinatzaileak, Iratxe Lopez de Aberasturik azaldu duenez, proposamenak zehazki eskatzen duena Udalak begiraleak kontratatzea da, horiek ikasleek hezkuntza zentroetara iristeko egin behar dituzten ibilbideak egiteko segurtasunez, era osasungarrian eta automobila erabili gabe.
Planak hiru helburu ditu: Enplegu publikoa sustatzea, haurren bide hezkuntza laguntzea eta Gasteizen ordu puntetan autoz ibiltzea amesgaizto bihurtu duten ikastetxe batzuen aurrean sortzen diren bigarren ilarak kentzea da.
“Ikastetxeen sarrera eta irteeren ekintza Plana”ri koalizioak egin dizkion ekarpenetako bat da. Lopez de Aberasturik azpimarratu duenez, Urtaran eta EAJ-PSEren Gobernuak haurren mugikortasun pasiboa eta autoaren erabilpena bultzatzen duten bitartean, EH Bilduk berritzailea den proposamena egin du, eta hezkuntza, jasangarritasuna eta enpleguak sortzea biltzen duena.