Justicia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak animatu ditu lan-sozietateak ´Euskadin Gizarte Ekonomia garantzen aurre egiten jarraitzera´, eta, horretarako, zuzentzen duen sailak ´erabateko laguntza eta lankidetza irmoa eskainiko diela´ adierazi die.

Joseba Azkarraga Euskadiko Lan Sozietateen Batzar Nagusiaren amaiera ekitaldian izan da gaur, arratsaldean, Bilbon, lehendakariarekin batera. Ekitaldion, ASLE-k 2003ko txostena aurkeztu du.

Lan-arloko arduradunak lan-sozietatek gizartearen, komunitatearen eta gizakiaren aldetik betetzen duten eginkizuna nabarmendu du. ´Gizarte-ekonomiako enpresen funtsean, sorreran eta egitekoan dago enpresaren gizarte-erantzukizunaz, garapen iraunkorraz, gobernu koorporatiboaren jokabide-kodeaz edo langileaz – enpresaren aktibo nagusia den aldetik- aritzea´, esan du Azkarragak.

Bi erakundeen arteko harremanek ohiz izan duten elkar-ulertze eta lankidetzaren ildotik, Joseba Azkarragak azpimarratu du proiektu bat abian jarriko dela gizarte ekonomiak tokiko garapenean zein ekarpen egin dezakeen aztertze aldera. ASLE-K ez ezik, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta EUDEL-ek ere parte hartuko dute ikerketa horretan.

Amaitzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak adierazi du seguru dagela lan-sozietateak kalitatezko enpleguak sortzeko enpresa-modalitate egoki bilakatuko direla. ´2003ko txostenak berresten duenez, lan-sozietatea enpresa berriak sortzeko formula juridiko erabat lehiakorra bilakatu da´, azaldu du sailburuak.

Jatorria: Joseba Azkarraga