Irujoren ustez, hirukoak hitzartutakoa hautsi nahi du EAJk EAJren «anbiguotasuna» kritikatu du Mikel Irujo EAko Komunikazio arduradunak. Irujoren arabera, «testuinguruaren araberakoa» da EAJren diskurtsoa. «Batzuetan diote ez dutela malgutasunez jokatuko, eta beste batzuetan aditzera ematen dute, X edo Yren mesederako baldin bada, akordio bat sinatzeko prest daudela». Irujok gogora ekarri du «galdeketaren konpromisoa» Eusko Jaurlaritzako gobernua osatzen duten hiru alderdiek sinatu zutela.

Aberri Egunaren biharamunean egindako adierazpenetan, EAko komunikazio arduradunak adierazi du konpromisoak betetzeko daudela, eta ezin direla berrikusi «hauteskunde emaitza batzuengatik edo egoera politiko jakin batengatik». «Ez gara joko horretan sartuko. Malgutasuna eta antzeko hitzen atzean, duela hiru urte emandako hitza ukatzeko borondatea baino ez dago».

«Estatuarekin akordio berezi bat sinatzeko» aukerarik izanez gero, EAJk ez lukeela aukera hori galduko adierazi zuen Urkulluk, «nahiz eta «ELAk, EAk edo zeinahik herria saldu dugula esan».
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Mikel Irujo