Unai Ziarreta alderdiko idazkari nagusiaren esanetan, “Zapatero eta PSOEk onartu egin behar dute gure etorkizunaz erabakitzeko eskubidea duen nazio bat garela” onartzen hasten direnean hasiko dela konpontzen Euskal Herria eta Kataluniak bizi duten “gatazk Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuko presidenteari erantzun dio Konstituzioak ezin duela Estatutuentzako eta Kataluniak eta Euskal Herriak dituzten “nahi legitimoentzako” “muga” izan, beraz, “behar izanez gero” molda dezaten eskatu du.

Ziarretak tamaldu egin du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Estatutu berria Konstituzioaren barruan “bideratuko duten” itxaropena duela publikoan adierazi izana atzo.

“Zoritxarrez, Konstituzioa Estatutuaren muga gisa ezartzean, berretsi egin dituzte Gobernuko kide batzuen hitzak eta horrek duela urtebete esandakoan atzera egitea suposatzen du”, baieztatu du.

Ziarretaren esanetan, “Zapatero eta PSOEk onartu egin behar dute apurka nazio hauek bizi duten gatazka historikoak” konpontzen hasiko direla “gure etorkizunaz erabakitzeko eskubidea duen nazio bat garela” onartzen hasten direnean. EAko buru honen esanetan, horretarako Espainiako Konstituzioa aldatu behar bada, “moldatu egin beharko da”.
Jatorria: Unai Ziarreta