Begoña Errazti EAko presidenteak esan du bere alderdia Batasunaren ekitaldia ´normaltasun osoz´ egitearen alde dagoela, ´beste edozein alderdirena bezala´, hiritarren ´oinarrizko eskubideen barruan´ baitago. Batasunak datorren larunbatean BECen egin behar duen ekitaldia ´normaltasun osoz´ egitea defendatu du Eusko Alkartasunak eta debekatuz gero ´demokraziarekin konprometitu´ dauden alderdi politikoek adierazpen askatasunaren eta jarduera politikoaren aldeko ekitaldi publiko bat egitea proposatu du eta hala ´hitza eman´ Batasunakoei.

Begoña Errazti EAko presidenteak esan du bere alderdia Batasunaren ekitaldia ´normaltasun osoz´ egitearen alde dagoela, ´beste edozein alderdirena bezala´, hiritarren ´oinarrizko eskubideen barruan´ baitago eta horregatik, alderdi politiko demokratikoek ´eskubideen defentsa demokratikoa´ defendatu behar dutela eta ´ekimenak´ egon daitezkeela esan du.

Ildo horretan, goizean, Rafael Larreina Antolakuntza idazkariak Radio Euskadin esan du Batasunaren kongresua ez badute egiten uzten, beste alderdi politikoek ´adierazpen askatasunaren, jarduera politikorako eskubidearen eta herritar guztien parte-hartze politikorako eskubidearen aldeko´ ekitaldi publikoa antolatu beharko lukeela eta ´tribuna hori eskubide horiek guztiak dituzten baina hitz egiten uzten ez zaien herritarrei utzi´ beharko litzaiekeela.
Jatorria: Begoña Errazti