Eusko Alkartasunak Kolonbiako bake prozesuaren inguruko galdeketaren emaitzaren inguruan adierazi du negoziaketa ezin dela alde batera utzi eta Kolonbiak bakearen bidean jarraitu behar duela. Zentzu horretan, bide horretan jarraitzeko Timochenko eta Santosen borondatea azpimarratu du.

EAk gatazkaren alderdiei eta nazioarteko eragailei zuzen zaie Kolonbiako herriarrentzako irtenbide onena lor dezaten eskatuz. Gainera, esan du, lortutako emaitzak hurbiletik aztertu behar direla (ezezkoa gune urbanoetan gailendu da, gatazka ia nabaritu ez den guneetan, hain zuzen ere) herritarrentzat irtenbide integral eta sarkaria lortzeko.