Donostian 4 zinegotzi, eta 10 alkatetza baino gehiago lortuz Gipuzkoako Batzar Nagusiko hauteskundeetan, EA/PNV koalizioak eserlekuen gehiengo absolutua lortu du, dauden 51 eserlekuetatik 27 lortuz. 27 hauetatik, Eusko Alkartasunak 10 batzarkide lortu ditu behin behineko datuak horrela daudelarik:

-Bidasoa-Oiartzungo barrutitik: Jagoba Larburu eta Miriam Cano.

-Deba-Urolako barrutitik: Iñaki Galdós Irazabal, Elías Olalde eta Amaia Larrañaga.

- Donostialdeko barrutitik: Leire Ereño, José Antonio Rekondo (karguan errepikatzen duelarik) eta Fernando Tapia.

- Oriako barrutitik: Pello González eta Gabino Agudo.

EAk bestalde, honako herri hauetan alkatetzak lortzeko moduan dago: Zarautz, Hernani, Oiartzun, Deba, Usurbil, Legazpi, Urretxu, Astigarraga, Idiazabal, Eskoriatza, Asteasu, Zegama, Segura, Bidegoian, Berastegi eta Elduain.

Jatorria: Eusko Alkartasuna