Abertzaletasunaren garaipena dela eta bere poztasuna adierazten du, eta bide batez egoera berriak gerta daitezela opa dio gizarteari

Eusko Alkartasunako Idazkari Orokorra, Bilbon, Euskal Herriko emaitza elektoralek suertatu dioten poztasuna adierazi zuen, bere esanen arabera abertzaletasunaren ´garaipen argi batekin´. Bere ustez, erabat finkatzen da bi muturren arteko tarte bat, setakeriaren muturra eta bestalde biolentziaren aurka agertzen ez direnen muturra. Hau guztia kontutan hartuta, hauteskunde kanpaina bi mutur hauen arteko lehian oinarritu dela aipatu egin du.

Knörren esanetan, Maiatzak 25aren ondoko hauteskunde mapa, bi blokeetan zatituta gelditzen da, honen ondorioz hemendik aurrera ´egoera berriak zabaltzeko´ desioa azpimarratu zuen.

Bere ustetan, alderdi popularra (PP) Euskadin porrot handia izan du, Estatuko gainontzeko lurraldeetan mantendu den bitartean ´boz xenofoboa´ bultzatzearen ondorioz, atzerritarren inguruan bultzatu duen lege berriari erreferentzia eginez.

Knörrek koalizio abertzaleak 8 puntu gehiago lortu dituela aipatu zuen, hauteskunde hauetan 534.000 bozka baino gehiago lortu dituztelarik, %36,6 bat supostazen duelarik.

Plataforma abertzaleen bozei dagokienez, ´egunez egun bozka kopurua handiagoa dirudiela´ esan zuen, 120.853 bozka lortu dituztelarik EAEn, 10 puntutako jeitsiera bat izango litzatekeena 1999. urteko hauteskundeekin konparatuz, eta ´beherakada adierazgarria´ 2001.eko hauteskundeei dagokionez.

Nafarroari dagokionez, ezker abertzaleak zituen 47.000 bozketatik orain 18.750 baino ez dituzte lortu. Modu honetan, 1999. urtean zituzten 276.000 bozketatik 139.000 bozketara pasatu dira 2002 urtean lortuak. Emaitza hauek, ´hausnarketa arrazoi garrantzitsu bat suposatu beharko luketelarik, emaitzak direnak direlako eta ez sinestarazi nahi dizkigutenak´.

Azkenik, aste honetan bertan Eusko Alkartasuna EAJrekin bilera bilduko dela adierazi zuen, hauteskundeak eta geroko Euskadiko egoera aztertzeko, bertan estrategia bat bilatzen ahaleginduz, euskaldunok ditugun arazoak konpontzen saiatzeko.

Jatorria: Gorka Knörr