Pertsona gorren nazioarteko eguna. Zeinu hizkuntzaren onarpena guztion artean eskatu dezagun. 29-an pertsona
gorren nazioarteko eguna ospatuko dugu, bere izaera errebindikakor, sozial
eta kulturalarengatik nabarmenduko dena. Baina ezin dugu ahaztu oraindik urtero
behartuta baldin bagaude gai baten “nazioarteko eguna” ospatzera, ospatzen
duen kolektiboa gizaki gehiengoaren aurrean desberdintasun posizioan dagoela
esan nahi du.
Diskapazitatuak
eskubide eta behar berdinak dituzten biztanleak dira, baina oraindik neurri
asko hartu behar dira hau egia izan dadin, oztopo asko bait daude bere partaidatze
osoa galarazten dituztenak.
Guztiok
dakigu hizkuntzak nolako garrantzia dauka komunikazio harremanetan, heziketan,
norberaren garatzean eta integrazioan, baina gauza bat ez da, batzuetan, kontutan
hartzen: Zeinu hizkuntza ez da esku joko bat, zeinu hizkuntza pertsona hauen
hizkuntza da.
Behar diren
neurri politiko guztiak sustatu behar dira derrigorrez, bere onarpen legala
lortu ahal izateko eta pertsona bat gorra baldin bada, gertaera honek ez dezala
desabantaila edo bastertze soziala eragin.
Adierazgarri
bat telekomunikazio arloan aurkitzen dugu, informazio gizarte honetan aurrera
pausu ikaragarriak izaten ari dena. Baina gaur eguneko aurrera pausu hauekin
batera, gor pertsonendako XXI. mendeak oztopo berriak sortzen ditu komunikazio
arloan, gaur egun gertatzen den bezela interneten kasuan. Honako hau gertatu
ez dadin eskuragarritasuna kontutan eduki behar dugu.
Internet
eskuragarria izateko arrazoi asko daude, baina nagusia diskapazitatuen informazio
eskuratzearen prozesuan sortzen diren aukera berriak, orain arte ezagutu ez
direnak.
Lehen esandakoarekin, eta azken
urteotan egindako lanaren jarraipen bezala, Eusko Alkartasunako legebiltzar
taldeak  zeinu hizkuntzaren ezagutze legala era eraginkor batean erreibindikatzearen
konpromesua hartzen du, beste hizkuntzak dituzten jomugekin bat egiten duelako.
Guztion
artean partaidetza gizartean, aukera berdinekin, erraztu dezagun
Karmele Antxustegi, Eusko
Alkartasuna taldeko legebiltzarkidea
Jatorria: Eusko Alkartasuna