Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren enplegu- eta prestakuntza-programa guztiek hartzen dute kontuan Genero-berdintasunaren printzipioa.

Bi arlo horien artean (enplegua eta prestakuntza) 13,35 milioi euroko diru-laguntzak izango dira emakumeentzat 2004. urtean. Horretaz gainera, beste 17,5 miloi euro erabiliko dira lana eta familia bateragarri egiteko berariazko programarako.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak gaur, Bilbon, adierazi duenez, ?inolako diskriminaziorik gabe emakumeak guztiz laneratzea da gure gizarteak duen erronkarik handienetako bat?. Helburu hori lortzeko, Joseba Azkarragaren ustez egin behar dena zera da: ?emakumeen laneratzearen aldeko neurriak aplikatzen jarraitu, lan- eta familia-bizitza bateragarri egiten duten beste neurriez lagunduta?.

?Badakit gai horren inguruan lan handia eta neketsua egin behar dugula oraindik, baina ez dugu etsiko emakumeak berdintasunez laneratzeko dauden oztopoak (gizarte zein ideologia-mailakoak) ezabatu arte?, esan du Azkarragak.

Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harremanen Eskolak ?15 urte lanean betetzen dituen honetan? antolatutako jardunaldiak inauguratu ditu gaur goizean Enpleguko arduradunak. Jardunaldi horien gaia enplegua eta lan-harremanetako profesionalen egitekoa izango da.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila lankidetzan ari da ?Aukera Berdintasunerako Planaren? garapenean laguntzeko. Egitasmo horri esker genero-ikuspegia maila guztietan ?pertsonaleko politikatik hasi eta emango diren ikasgaiak bitartean? txertatuko da.

Nagusiki lan-harremanetarako ikasleez eta diplomatuez osatutako entzulegoaren aurrean, elkarrizketa goraipatu du sailburuak enpresetako negoziazioaren alderdiei aurre egiteko lanabes gisa. ?Gizarte honetan ?Adierazi du Azkarragak? negoziazioan adituak diren pertsonak behar dira, lan-arloan elkarrizketa sustatzeko bokazio argia dutenak; izan ere, hobe da enpresetako edo sektoreetako hitzarmenetako negoziazioan gutxieneko adostasun batera iristea lan-agintaritzak esku hartu behar izatea baino.

Jatorria: Joseba Azkarraga