Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua agertu da, gaur goizean, Eusko Legebiltzarreko Lan eta Gizarte Ekintza Batzordearen aurrean, plan?istripuak hazteko joera geldiarazteko bere sailak hartutako edo hartzeko asmoa duen erabakien berri emateko.

Erabaki horiek azaldu aurretik, Azkarraga sailburuak 2005ean lan-istripuak bere ustez zergatik areagotu diren azaldu du: ematen du argi dagoela jarduera ekonomikoaren hazkuntzaren ondorioz -batez ere eraikuntzaren sektorean-, esku?lan berria, eskarmenturik gabea, iritsi dela lan-merkatura, eta langile berri horiei ez zaiela beti behar bezalako prestakuntzarik eman segurtasunaren gainean. Azpikontratazioa ere kontuan hartu beharreko datua da, lan-ezbeharren indizean duen eraginagatik”, adierazi du.

Joseba Azkarragak lan-arriskuen prebentzioan dagoen erantzukizun juridikoa aipatu du. Horri buruz “enpresaburuarena” dela esan du, eta jarraian gehitu, era berean, “langileei beraiei, sindikatuei eta administrazioari leporatu beharreko erantzukizunak ere badaudela”. Eta honako hau gehitu du: “Botere publikoa garen aldetik, gure eginbeharra segurtasun-baldintzak betetzen dituen lana lortzera zuzendu behar da; legislatu eta betearazi behar dugu.

Joseba Azkarragak zehaztu du Eusko Jaurlaritzak ez duela eskumenik legegintza?eremuan, eta, horrenbestez, “Estatuari dagokio, besteaz beste, kontratazio publikoaren, aldi baterakotasunaren eta azpikontratazioaren eragin kaltegarriak mugatzea”. Orobat, aipatu du Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskaritza, kontrol-tresna gisa den aldetik, ez izatea ere muga bat dela. “Eusko Jaurlaritzak, eta zehazkiago sail honek, behin eta berriro eskatu dute transferentzia hori”, erreklamatu du sailburuak.

Plan zuzentzailea (2003-2006)

Erabakiak azaltzean, Enplegu arduradunak Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Plan Zuzentzailearen (2003-2006) eraginkortasuna azpimarratu du. “Bertan zehazten dira zein eremutan eragin behar den oraingo lan-istripuen indizeak gutxitzeko”. Eta ez dugu ahaztu behar eremu horiek anitzak direla, lan?istripuak azaltzen dituzten kausak ere anitzak direlako”, nabarmendu du.

Plan horrekin lotuta, Azkarragaren hitzetan, “ezinbestekoa izango da lan-istripuak eta horien kausak ikertzean berebiziko arreta jartzea. Este trabajo nos permitirá diseñar las medidas que la eviten, así como la prospectiva y vigilancia de nuevos riesgos.

Lan-istripuen fenomenoaren dimentsio sozio kulturala ere aipatu du Azkarragak: “Eremu horretan prebentzio-kultura azaltzeko eta zabaltzeko kanpainak abian jarriko ditugu, gizarte osoari zuzenduak. Orobat, gazteei zuzendutakoak trinkotuko ditugu, eta, horretarako, prebentzio-balioak heziketa-sisteman sartzea bultzatuko”.

Prestakuntza eta informazioa ere Osalanen lehentasunezko kontuak izango dira. Enpresetako zuzendaritza-taldekoak “legeak lan-arriskuak prebenitzeko ezartzen dituen obligazioak eraginkortasunez betetzeko beharraz konbentzi daitezen lanean jarraitzeko asmoa duela azaldu du, berriz, Azkarragak. “Prebentzioa enpresen kudeaketa globalean sartu behar da”, esan du.

Plan Zuzentzaileak prebentzio-arauak zorrotz betetzeko jarduera-lerroak ere sartzen ditu. “Lege-urratzaileekin beligeranteak izaten jarraituko dugu”, azpimarratu du Azkarragak, abian jarritako zenbait ekimen zehaztu aurretik.

“Lehenengoa -aipatu du- da Ikuskaritzako oraingo langile-zerrendak handitzeko eskatzea; gainera, gure ikuskaritza propioa jarri dugu abian, ahal dugun eremuetan (administrazio, kooperatiba, meatzeak eta harrobiak); era berean, OSALANen kontrol-funtzioak ere bultzatzen ditugu, batez ere lan-istripu gehiago duten jarduera-sektore eta adarretara zuzentzeko; Zigortutako Enpresen Erregistroa sortuko dugu. Haren bidez, Administrazioak laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste oso larriengatik zigortutako enpresak kontratatzeko debekua gauzatuko dugu; lan-arriskuak prebenitzeko eskumenak dituzten administrazioen jardueraren segimendua egiten duen batzordearen lanarekin jarraituko dugu, non, OSALAN eta lan-arloko agintaritzaz gain, Lan Ikuskaritzak eta gizarte-eragileek parte hartzen duten; eta fiskaltza, sindikatuak, Confebask, Ikuskaritza eta gure saila koordinatzeko bilerekin jarraituko dugu”.

Aparteko kanpaina bi: eraikuntza eta industriakoa

Joseba Azkarragak iragarri die batzordeko kideei eraikuntzako obretan eta industrietan segurtasun-baldintzak kontrolatzeko eta zaintzeko aparteko kanpaina bi abian jarriko direla. Lehena aurtengo azken hiruhilekoan egingo da, eta hilabete honetan bertan hasi da. Horren gainean sailburuak esan duenez, “arrisku larrienei ekiten dio, hau da: altueratik erortzeko arriskuari, zangetan lan egiteko arriskuari eta obren arteko koordinazioari.

Azaldu duenez, kanpaina era jarraian egingo da, eraikuntzako obretako lan-baldintzak, eta bertan lan egiten duten enpresak, in situ kontrolatuz. “Obretan bertan lan egiten duten enpresek prebentzio-obligazioak betetzea da kontua. Helburua da, era berean, enpresa sustatzaileak eta enpresa kontratatzaileek legeek prebentzio? eta osasun-arloan ezarritako erantzukizuna bere gain egitea”.

Kanpainak betearazte-jitea izango du, eta enpresaburuen obligazioak betetzea exijituko du. “Betetzen ez duenari zorroztasun handienez zigortuko zaio”, adierazi du Azkarragak.

Industriari -espezifikoki metalurgiari, makinak eraikitzeari eta produktu metalikoak fabrikatzeari- zuzendutako kanpainaz sailburuak azaldu du 11 eta 20 langile bitarteko enpresetan garatzen dela eta 50 edo langile gehiago dutenetan. “Istripuen ia ehuneko 61 izan duten 1.214 enpresa zehatz-mehatz kontrolatuko dira 12 hilabetetan”.

Osalaneko teknikariek egingo dute kontrol hori, eta, horretarako, horien ekoizpen-prozesu guztia jarraituko dute, lan-arriskuen gaietan dauden hutsuneak antzemateko eta enpresaren prebentzio-planifikazioa egiaztatzeko. “Planifikazioan hutsune horiek jaso ezean, epe jakin batean sartzeko eskatuko da, eta hori ere bete ezean lan-agintaritzari helaraziko zaio, esku har dezan”.

Azkenik, Azkarragak lan-arloko eragile guztien konpromisoaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. “Lan-arriskuak prebenitzeko lanbideen arteko akordioak sustatuko ditugu; dagoneko hasiak gara”.

Jatorria: Joseba Azkarraga