Gaur goizean, Gateizen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak adierazi duenez, ´segurtasunak ez du lan-ingurunari lotutako eta gizartearen kulturatik kanpoko balio isolatua izan behar; aitzitik, gizartearen kultur-ondarean sartu behar da´. Azkarragak berba horiek esan ditu San Prudentzio Fundazioaren lan-prebentzioaren sarien banaketa-ekitaldian.

Hala, helburu hori lortze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren ardura duenak dei egin die gai horretan eskumena duten erakunde guztiei: ´maratoi luzea eta gogorra dugu aurrean -esan du-, eta behartuta gaude demagogia erraz baino antzuetan erortzeko tentazioa saihestera eta irudimen, erantzukizun eta ahalegin handia barra-barra erabiltzera´.

Joseba Azkarragak aipatu du, era berean, oso inportantea dela prebentzio kultura sustatzea, epe luzera lan-istripurik larrienak errotik kentzeko funtsezko baliabidea baita; dena den, gehitu duenez, ´betiere orainaldiari erreparatuz´. Azpimarratu zuenez, ´fronte guztietan sakontzen jarraitzeko gauza izan behar dugu , eta eragin-indizean izandako ia hiru puntuko murrizketa askoz ere gehiago areagotu. Izan ere, EAEko enpresa guztien zenbaketan, 2002ko eta 2001eko datuak alderatuta ikusten denez (2001ean milako 76,36koa izan zen eta 2002an, berriz, milako 73,65ekoa)´, eta emaitza hori, sailburuaren ustetan, ´ona da, bai, baina ez nahikoa´.

San Prudentzio Fundazioak lan-prebentzioari buruzko sariak banatzen dizkie urtean arlo horretan egindako lanagatik eta ahaleginatik nabarmendu diren enpresei. Bosgarren sari-aldian sariak bi enpresa hauei eman zaizkie: Gasteizko COINMA, Kooperatiba Elkarteari eta Azpeitiako PEMEC, Sozietate Anonimoari.

Jatorria: Joseba Azkarraga