Eusko Jaurlaritzako Heziketa, Unibertsitate eta Ikerkuntzako kontseilari Anjeles Iztueta, Formakuntza Profesionaleko kontseilari orde Jorge Arevalo, eta bere taldeko beste zenbait pertsona Argentinara abiatuko dira bihar Rosarioko Udalarekin parte hartze eta tranferentzia teknologikoaren inguruko hitzarmena sinatzeko, inguruko Formakuntza Profesionaleko zentroetarako.

Hezkuntza kontseilariak jakinarazi duenez, hitzarmen edota parte hartze akordio hau Rosarioko Euskal Etxeak antolatzen duen Argentinako Euskal Aste Nazionalaren barnean kokatzen da. Etxe honek 90. urteurrena ospatu du duela gutxi eta ekitaldi eta jailadi desberdinetan Argentinako 60 Euskal Etxeetako ordezkariak bilduko ditu.

Hitzarmena sinatu, autoritateekin kontaktuak, euskal zentroetara bisitak eta Euskal Aste Nazionalaren ekitaldietara joateaz gain, Eusko Jaurlaritzako delegazioak Formakuntza Profesionaleko zentroak bisitatuko ditu, horien artean, Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzarekin sortu zen Buenos Aireseko Formakuntza Teknikoko Institutua, formakuntzarako bekak eskaintzeko akordio berria sinatuko baitute Institutu honekin.

Jatorria: Anjeles Iztueta