Asteazkena, apirilak 13. 11:00-11:30

Erantzunak (13)

1. Noizko EAren web orrialdea euskaraz?
Saioa

11:03. Egun on eta eskerrik asko gurekin izateagatik. Aurre egingo diegu zuen galderei. Ondo begiratu baina Eusko Alkartasunaren dokumentu guztiak, eta noski web orria, euskeraz daude. Esan behar dizut ere, frantsesa dela guretzako ere harreman hizkuntza bat gure herrian hiru baitago baina lehentasun osoa euskerak du Eusko Alkartasunarentzat.

2. aupa Begoña! nola ikusten duzu gure herriaren etorkizuna, behin hauteskundeak irabazita, gobernu sendoa eratzen bada, Nafarroarekinko erlazioen sendotzea? gure herriak bere osotasunean lan egin behar duelako esperantza oso daukazula ziur egonda milaesker zure lanagatik, EAn, Euskal Herrian eta bereziki Nafarroan!animo zu bezalako emakume asko behar baititugu euskal politikagintzan!
amaiur (nafarroa)

11:05. Eskerrik asko zuen animoengatik, eta harira joanda, nire eginkizun politiko guztietan beti Nafarroa, Iparralde eta Erkidegokoak, hegoaldeko beste lurraldeak buruan ditut. Abenduak 30-ean onartutako proposamenean seigarren eta zazpigarren artikuluetan bideak planteatzen ziren gure artean harremanak sortzeko eta indartzeko. Eusko Alkartasunaren azkeneko helburua, ondo dakizuenez, euskal errepublika da.

3. Lehenengo eta behin Larunbateko mitenean abertzale guztiak hunkitu ginduzun,zure mezua oso garbia izan eta hauteskundearen ostean errealitea izatea espero dugu.Gaur egun Nafarroko legebiltzarkidea zara baina noiz ikusiko zaitugu Euskal Herriko legebiltzarrean?Egun hori oso pozgarria izango litzateke,Eukal Herriak bere burujabetasuna lortuko duen seinalea izango zen.Eskerrik asko eta tinko jarraitu.
iñigo

11:08. Eskerrik asko Iñigo eta benetan nire bihotzean zuk esandako hitzak eramango ditut. Berdin zer legebiltzarretan lan egin, baina helburu bat: Euskal Herri osoa. Nafarroan badira gauza asko egiteko, eta hortan gaude.

4. Nafarra, bizkaitarra… nongoa zara? Edo nongoa sentitzen zara?
libe

11:08. Bizkaian jaioa, Iruñean bizitzen, eta Euskal Herrikoa.

5. Dagoeneko urtetxo batzuk ditugunok oraindik ere gogoan ditugu Garaikoetxearen garaiak. Eta pentsatzen dugu Garaikoetxeak leku gehiago izan beharko lukeela EA barruan. Animo Begoña.
Garaiko

11:11. Garaikoetxea lehendakaria ezinbestekoa da niretzako eta Eusko Alkartasunarentzako. Oraintxe berak aukeratutako lekua du, eta gauza bat argi gelditzen bada izan da bere konpromisoa gure herriarekin, betidanik, abertzale sutsua delako, eta ere Eusko Alkartasunaren proiektuarekin. Ohore bat da niretzako, Carlos eta gero Eusko Alkartasunean presidentea izatea. Berarengandik ikasi dudana eta egunero ikasten dudana eskertzen diot. Hurrengo denboretan, aldaketa garrantzitsuak datozela kontutan harturik, Garaikoetxea lehendakaria bere onena eskainiko digu.

6. Orain komunitate autonomoko hauteskundeak dire, baina nafarrak ere laister etorriko. Orduan zer? nola ikusten duzu etorkizuna nafarroan?
Joxe, Etxarritik

11:12. Nafarroan 2007-an izango dira, asko falta da, eta bi urte hauetan gauzak onerako aldatuko direla konfidantza dut. Ziur nago bakea eta normalizazio politikoarako aurrerapausuak emango ditugula, eta eszenario politikoa errezagoa izango dela UPN-PP eskumari alternatiba bat posible egiteko.

7. datorren igande gauean berriro ere “in-de-pen-den-tzi-a” ohiiukatzeko prest?
In-de-pen-den-tzi-a

11:13. Laguntzen badidazue bai!

8. Ezkertiarrak, errepublikanoak… baina zergatik koalizioa EAJ ktaloikoarekin? Koalizio logikoa ez al da Aralar? Nik zalantza nuen nori botoa eman, zuei edo Aralarri, baina ezkertiar bozkatzeko, garbi dago aukera bakarra Aralar dela. Gobernurako kontuan izango duzue Aralar?
xumar

11:16. 2001-ean konpromiso bat hartu genuen, autogobernuruntza eta Estatuarekin harreman ezberdinak posible egitea. Hitza bete dugu, lan egin dugu eta 2005-etik aurrerantz pendiente gelditzen den lana egingo dugu. Ondo dakizu gure herriak erresponsabilidadea esijitzen digula alderdi politikoei, eta Eusko Alkartasunarentzako burujabetzaruntzako zein gizarte ongizaterako aurrerapausuak ematea garrantzitsua dela. Horrexegatik, apirilak 17-an irabaziko duen koalizio hau. Gure herriaren etorkizunarekin konprometituta bazaude, apirilak 17-an konpromiso zehatza eta segurua den koalizioari botua emango diozu.

9. hurbil ikusten duzu ETAren amaiera? Legealdi honetan?
Pello Ormazabal

11:18. Bakarrik dago bide bat, hau da, bide politikoa. ETA-k ondo daki zein den bere ekarpena gure herriari, hau da, aktibidadea uztea eta punto. Legealdi honetan ziur nago baldintzak emango direla, erresponsabilidadearekin jokatzen badugu alderdi politikook erakundeetan proposamenen inguruan zein alderdi mahai bat gauzatuz. Klabeak Euskal Herriak bere izaera eta erabakitzeko gaitasuna onartzea izango dira.

10. Inskesten arauera, herritar gehienek ez dute ezagutzen edo ez dute onartzen Ibarretxe plan. Eta zuek segi eta segi. Nora goas horrela? ezin duzue imposatu ez duguena nai.
Ximeno

11:20. Ez da egia, konfundituta zabiltza. Inkestetan gauza bat argi gelditu bada izan da gehiengoak Estatuarekin beste harreman batzuk nahi dituela, errepasatu egunkariak. Inposatu ezer, baina demokratikoki erabakitzen dena onartu bai.

11. Zer gertatuko da ez ba dugu irabasten “de largo” datorren Igandean?
Jospe

11:23. Irabaziko dugu, gizon, ez eduki zalantzarik, zure botoarekin kontatzen dugu eta. Zuen ondokoen babesa lortu koalizioarentzako. Hurrengo legealdian lan garrantzitsuak ditugu eta esaldi batean esanda, etorkizunari forma eman.

12. Kaixo, Begoña. Bixkor-bixkor erantzuteko galdera batzuk. 1. Bizitzeko herri bat 2. Bidaiatzeko toki bat 3. Liburu bat 4. Pelikula bat 5. Abeslari edo musika talde bat 6. Pertsonaia historiko bat 7. Maitasunik ez diozun norbait 8. Amets bat… Eta nahikoa, hoiekin. Mila esker, eta aurrera!
Andres

11:28. 1. Mundaka. 2. Asko bidaiatzen dut eta asko dut ezagutzeko oraindik, baina bapateko batean, Afrika. 3. “Cerezas rojas… sobre losas blancas”, Maram Al Masri, baina aldiberean liburu asko irakurtzen ditut. Kirmen Uribe, Sarrionaindia, biografiak, historia…4. Urteekin atseginak eta ondo bukatzen diren filmeak gero eta gehiago gustatzen zaizkit. 5. Lertxundi, Pasión Vega, Mozart, Sorozabal…6. Carlos Garaikoetxea. 7. Pertsonak ez, aktitudeak, aktitude egolatrak eta egozentrikoak 8. Nire semeak, lagunak eta familia zoriontsu Euskal Herri libre batean

13. Kaixo Begoña. Mezu bat eskatzen dizut nere laguneei konbenzitzeko. Abertzaleak izan arren, Ezker Batuari botoa eman nahi diote. Zer egin dezakegu koalizioari bozka diezaiokete?
Miguel de Bandres

11:30. Botua bati zein besteari ematea legitimoa da, baina ondorioak kontutan hartu behar dira, eta hauteskunde hauetan aldaketak, soluzioak eta lana egina eskeintzen dugun bakarrak gu gara, EA eta PNV-ren arteko koalizioa. Beraz, nik galdetuko nieke zertarako botu hori EB-ri?

Agurra

Astelehenetik aurrera gure konpromisoak aurrera eramango ditugula erakutsiko dizuegu. Horretarako zuen laguntza behar dugu hurrengo igandean. Eskerrik asko gurekin egoteagatik, orain erderazko txat-era pasatuko naiz.
Jatorria: Begoña Errazti