EAk Bilboko manifestazioan ere parte hartuko du larunbatean, politikaren judizializazioa salatzeko eta auzipetu guztien erabateko absoluzioa exijitzeko.

Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkaria Madrilen izango da bihar, Auzitegi Nazionalean hasiko den Udalbiltzaren kontrako epaiketan. Badiolak EAren babesa adieraziko die horrela 22 auzipetuei, pasa den astelehenean egindako babes-ekitaldian ere parte hartu eta gero. Halaber, datorren larunbatean EAk parte hartuko du Bilboko manifestazioan, Udalbiltzaren aurkako prozesuak politikaren judizializazioa agerian utzi duelako. EAk auzipetu guztien erabateko absoluzioa exijitzen du, beraz.

Jatorria: Eusko Alkartasuna