Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gaztediak, bere burua sozialistatzat duen Zapaterok eginiko BEZaren igoera lotsagarria salatu nahi du.

Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gaztediak, bere burua sozialistatzat duen Zapaterok eginiko BEZaren igoera lotsagarria salatu nahi du. Horrez gain, Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die benetan Euskal Herriaren hobe beharrez lan egin nahi badute ez ditzatela Madrilgo gobernuaren akatsak errepikatu eta politika propioak martxan jar ditzatela.

Gazte erakunde abertzaleak larritasun handiarekin ikusten du igoera hau, izan ere, BEZa bezalako zeharkako zerga baten igoerarekin krisiak berak gehien kaltetu dituen sektoreak are gehiago kaltetzen ditu, besteak beste gazteriarena, kontsumoan izango dituen eraginak ahaztu gabe. Are larriagoa ikusten dute gazte erakundean BEZ arrunta handitzeaz gain, BEZ murriztua ere ukitzea, lehen mailako behar asko asetzen dituzten ondasun eta zerbitzuen zerga hain zuzen ere.

Gazte Abertzaleaken ustetan, Gobernuek zerga zuzenez baliatu behar dira gehien duenak gehien lagun dezan krisi garaian ere. Gazte erakunde ezkertiarrak Aldundiei eta Eusko Jaurlaritzari Euskal Herriko egoera berezia kontuan har dezaten eskatzen die eta krisiaren aurka dituzten baliabide eta eskumenak modu eraginkorrean erabiliz egoera makalena pairatzen ari diren sektoreei lagun diezaietela, gazteriarena kasu.

Jatorria: Gazte Abertzaleak