´Estatutu hau ez edukitzeko erabakia hartu ez bagenu, ez dakigu egun ze Euskal Herri ezagutuko genuen´, azpimarratu du
Karlos Garaikoetxea lehendakariak gaur ETBko ´El punto´ saioan adierazi duenez, ´Jaurlaritzaren Plana autodefentsarako tresna bat bezala hartu beharko genuke, estatuaren monopolioari aurre egiteko´. Garaikoetxearen esanetan, azken 25 urteetan bizi izan den ´krispazio egoera latzenean gaude, eta ezagutu ditugun eskubide murrizketa guztiak aintzat hartuta, gauza berriak planteatzeko garaia dela iruditzen zait eta gainera logikoa da hori egitea´.

Karlos Garaikoetxeak bera lehendakari izan zeneko garaiak ekarri ditu gogora, eta orain 25 urte kulturalki, ekonomikoki eta beste hainbat arlotan zegoen krisia aintzat hartuta, eta Estatuak hemen sortzen zen aberastasunaren %70-a berarentzat jasotzen zuela aintzat hartuta, ´estatutu hau ez edukitzeko erabakia hartu ez bagenu, ez dakigu egun ze Euskal Herri ezagutuko genuen´, azpimarratu du.

Jaurlaritzaren plana hiru alderdik osatzen duten Gobernu baten plana dela esan du Garaikoetxeak, gutxi asko, eta gutxieneko batzuetan ados jartzeko ahaleginak egin behar izan dituztela azpimarratu du. ´Hau ez da Eusko Alkartasunaren plan bat, gu haratago joango baikinateke´, adierazi du. Datorren larunbatean Planaren lege proposamena onartuko da, eta ezker abertzaleak Jaurlaritzaren planaren aurka joateko autoa egiten badu, ´irteerarik gabeko kalezulo batean sartuko gara´, esan du.

Jatorria: Carlos Garaikoetxea