Unai Ziarreta eta Carlos Garaikoetxea Carlos Garaikoetxea lehendakaria kontsultaren aldeko agiria sinatzen duen Eusko Alkartasunako lehen kide izan da. Alkartasun Egunean izan da gaur Laudion (Araba). Erabakitzeko eskubidean oinarritutako eguna izan da.

Carlos Garaikoetxea lehendakaria kontsultaren aldeko agiria sinatzen duen Eusko Alkartasunako lehen kide izan da. Alkartasun Egunean izan da gaur Laudion (Araba). Erabakitzeko eskubidean oinarritutako eguna izan da.

Gaur ospatu du Alkartasun eguna EAk Laudion (Araba) eta bertan hitzaldiak eman dituzte Unai Ziarreta alderdiko presidenteak eta Joseba Azkarraga idazkari nagusiak. Ekitaldian 1.200 bat lagun izan dira.

Hitzaldiak amaitutakoan, Garaikoetxea agiria sinatzen lehena izan dezan gonbidatu du Ziarretak. Gero EAko presidenteak berak sinatu du dokumentua, eta Exekutibako gainerako kideek eta nahi izan duten militanteek ondoren.

Ziarretak zein Azkarragak Ondarroako (Bizkaia) eta Gasteizko atentatuak gaitzetsi dituzte euren hitzaldietan. ETA PSEren eta PPren aliaturik onena dela esan dute eta “burujabetasunera daraman bidean oztopo nagusia”.

 

Lotura: Albistea EITB24an
Jatorria: EITB24