Eusko Jaurlaritzak
Hezkuntza Sistema propio baten aldeko apustua egin duela jakinarazi dio EAko
Sailburuak Espainiako Hezkuntza Ministroari; Hezkuntza sistema propio horren
helburuak dira kalitatea, berrikuntza eta elkartasuna bezalako parametroak indartzea,
eta Europako hezkuntza-esparruan gure sistema integratzea.

Euskadin kalitatearen aldeko kultura oso hedatuta dago hainbat esparrutan. Kalitatea
sustatzeko kulturak harrera ona izan du gure gizartean, eta ikuspegi politiko,
profesional eta kultur mailakoei dagokienez egokia da. PPk prestatu duen Kalitatearen
Legea aipatu berri dugun kalitatearen inguruko oinarrizko adostasunaren aurkako
erasoa da.

Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Erkidegoa osatzen duten talde, erakunde, sindikatu,
irakasle eta gainontzeko eragileekin batera, ahalegin izugarria egin ondoren
lortu dugun autogobernu-maila eta eskumen-esparrua ‘irmotasun demokratikoarekin’
defendatuko du, sinestuta baikaude horixe dela gobernua garatzeko modurik eraginkorrena
eta gure interesak eta premiak administratzeko modurik egokiena.

Euskal Autonomia Erkidegoak urteak daramatza hezkuntza-sistemaren kalitatea
hobetzeko prozesuan buru-belarri lanean. Eta gure eskumenak garatzeko orduan,
gure arazoak eta gure hutsune bereziak aztertzeko dugun lege-gaitasuna eta lege-aginpidea
aldarrikatu nahi dugu. Guk garatutako azterketaren ondorioz zehaztuko dugun
errealitatearen arabera esku hartu eta hezkuntza-politika egokiak ezartzeko,
eta aldi berean, herrialde aurreratuenen, orekatuenen eta aurrerakoienen erritmoan
eta noranzkoan aurrera egiteko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak Euskal Hezkuntza Sistemaren errealitatea
islatzen duten hainbat datu aurkeztu dizkio Ministroari, eta horien bitartez,
Eusko Jaurlaritzak hainbat gairen inguruan duen jarrera ere zehazten da:
Kalitatearen
Legearen aurreko jarrera
Lanbide Heziketako Legearen aurreko jarrera
LOUren aurreko jarrera
Beken Estatuko araudiaren aurreko jarrera

‘EUSKAL
HEZKUNTZA-SISTEMA BERRITZAILEA, DINAMIKOA, MALGUA ETA ETORKIZUNERA EGOKITUA’

Euskal gizartearen eta bere erakundeen ikuspegitik, eskola-hezkuntza gizabanakoaren
garapenerako eta gizarte-kohesioa lortzeko funtsezko eta beharrezko oinarri
bat da, eta hori dela eta, hainbat alderdiren aldeko apustua egin dugu:

Hizkuntzen ikaskuntza, Hizkuntzaniztasuna
· Elebitasuna:
hiru hizkuntz eredu (A, B, D) zentro guztietan.
· Curriculumaren
%30etik, hizkuntzetan murgiltzea eta hizkuntzen ikaskuntza integratua.
· Ingelesa
adin goiztiarretan irakasten hastea, 4-8 urte bitartean, EAEko zentroen
%70ean, 98-99 ikasturtetik hasita.

Ikasleen aniztasunaren aurrean elkartasuna eta tratamendua
· Lehen
hezkuntzan, hizkuntzen eta matematikaren irakaskuntza indartuko da, eta
DBHko 3. eta 4. mailatan eta Batxilergoetan errefortzuak egingo dira,
talde bakoitzagatik 35 ordu bitartekoak eta 37 ordu bitartekoak, hurrenez
hurren.
· Ikasleen
aniztasunari erantzuteko neurriak: DBHKO lehen zikloan 120 esku hartzeko
proiektu edo hezkuntza-errefortzuko proiektua, eta bigarren zikloan,
berriz, curriculum-aniztasunaren 160 talde.

Zentroen antolakuntzaren eta autonomiaren hobekuntza
· Gela/ratioa
murriztea: Haur Hezk. – 23, Lehen maila eta DBH- 25, 30 Batxilergoa eta
20 PZ. Estatuko 25, 30 eta 35 gela/ratioen azpitik. Taldea/ikasleak batezbestekoa
20.
· Talde
bakoitzeko irakasle-kopurua areagotzea: HE eta LH-1,5; DBH 2; Batxilergoak
eta Prestakuntza Zikloak 2,5 eta 3.
· Zentroaren
irakaskuntza-jarduna, koordinazioa eta antolakuntza hobetzea, kudeaketarako
autonomiarekin eta ordutegi-kredituekin, irakaskuntza-esparruaren ordutegiaren
%40 arte.

Informazioaren
Teknologia Berrien aplikazioak
· 2003
Euskadi Plana Informazioaren Gizartea dugu jarraituko den plana. Bigarren-hezkuntzarako
ratioa, egun, ordenadore bakoitzeko 12 ikasleena da, eta datorren
ikasturtera begira, ikasle-kopurua 10 izatea aurreikusi da helburu bezala,
15 lehen hezkuntzan eta 4ko ratioa Lanbide Heziketako Zentroetan.

Eskolatzea
eta finantzaketa orokortzea
· Bi
sareko hezkuntza-sistema. 3-18 urtera bitartean finantzaketa handia eskuratzen
du, eta sartzeko aukera eta eskolatzeari dagokienez berdintasuna ziurtatuta
dago %100ean. Estatu osoan eskola-uztearen tasa baxuena EAEkoa da (%2).
· 2 urteko
haurren %96 eskolatzea

Irakasleen
eta bestelako profesionalen prestakuntza
· Irakasleen
etengabeko prestakuntza, euskalduntzea, hezkuntza-premia berezien integrazioa
1000 profesionalen eskutik, laguntza-zerbitzuen sare bat sortzea 300 profesionalekin.
· Hezkuntza-ikuskapenaren
kualifikazio handia eta Ebaluazio eta Ikerketa Euskal Institutua sortzea.

Gogoan hartu beharreko beste hainbat datu:
· Landu
diren 2002ko aurrekontuetan, Hezkuntza Sailak kudeatzen du Eusko Jaurlaritzaren
aurrekontuaren %27. Osasun Sailaren aurrekontuaren atzetik bigarrena dugu
kantitateari dagokionez (%32). Datu horrek argi eta garbi islatzen du aurrekontu-mailan
eta aurrekontua kudeatzeko alderdi desberdini dagokienez egiten den ahalegin
izugarria: 300.000 ikasle, 34.000 irakasle eta 160.000 familia.
· Eskola-arrakastarekin
lotuta dugun tasa %80 ingurukoa da, eta datu hori Ministerioak aipatu
duen eskola-porrotaren portzentajeetatik urrundu egiten da.
· INCEk
hainbat ebaluazio egin ditu: 1995 eta 1999 urteetan Lehen Hezkuntzako 6. Mailan,
1997 eta 2000 urteetan DBHko 4. Mailan. Ebaluazio horien emaitzek adierazten
dutenez, emaitzak hobetu direla ikus daiteke, eta hobekuntzak garrantzi berezia
du zentro publikoetan eta gizarte-maila eta kultur maila baxuagoko ikasleen
artean. DBHko 4. Mailan izandako arrakasta OHOko 8 mailakoaren antzekoa edo
handiagoa da, eta nabarmenki gainditu dira BBBko 2. Mailakoaren eta LH. 2. Mailaren
emaitzak.

Zein da gure jarrera Kalitatearen Legearen aurrean
· Kalitatearen
Legea ez da batere baliagarria, izan ere, gure ustez, zentroek behar bezala
funtzionatzeko beharrezkoa den curriculum-autonomia, pedagogia-autonomia eta
antolakuntza-autonomia garatzea oztopatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan gure
eskola-kultura propioa dugu, parte hartzeko irekia eta demokratikoa, eta horixe
da, hain zuzen, guk defendatuko duguna.
· Kalitatearen
Legea ez da baliagarria, oinarrian eraginkorra ez den eta elkartasuna agertzen
ez duen eta jada gainditu den eskema batean oinarrituta dagoelako: eduki asko,
prozedura eta balio gutxi.
· Kalitatearen
Legea ez da baliagarria, Euskal hezkuntza-sisteman Elebitasuna eta 2 hizkuntza
ofizialen tratamendua arriskuan jartzen baititu.

‘EUSKAL
AUTONOMIA-ERKIDEGOKO LANBIDE-HEZIKETA, ERAGINKORRA ETA KALITATEZKOA’

Euskal LHren erradiografia
· 30.000
ikasle, hots, derrigorrezko hezkuntza garatu ondoren ikasleen %46
· 1993/94
ikasturtean ekin zitzaion Lanbide Heziketako LOGSEren erreformari, eta 2001/02
ikasturtean amaitu dugu.
· 1997an
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako Euskal Plana onetsi zuen. Aipatu plana
3 ardatzen arabera egituratu zen, hain zuzen, lanbide-kualifikazioen sistema
baten kalitatea, berrikuntza eta martxan jartzea.

Egungo kalitateari dagokionez:
· 4 zentrok
EFQM 400 punturen ziurtapena dute
· 27 zentrok IDO 9002 ziurtapena dute
· 13 zentrok EFQM 300 punturen ziurtapena dute

Horrela, Europako buru gara biztanle-kopuruaren eta lurraldearen hedaduraren
arabera ziurtapena lortu duen zentro-kopuruari dagokionez.

Berrikuntzari dagokionez, gure zentro integraletan ekintzak garatzearen
aldeko kultura sustatzen ari gara, enpresa-proiektuak diseinatuz, mikroenpresak
sortuz.

Zentro integraletan kudeaketa-eredu berri bat diseinatu eta ezarri dugu;
horrela, zentroen antolakuntza, funtzionamendua eta eraginkortasuna neurri handi
batean hobetzea lortu dugu.
Horrez gain, korporazio-sare
bat instalatu dugu, azken belaunaldikoa; eta gaur egun, ordenadore bana dago
lau ikasleko talde bakoitzarentzat.

Lanbide-heziketako kualifikazioen sistema martxan jartzean Lanbide Heziketa
hezkuntza integral bezala ezagutzera ematea lortu dugu, eta gainera,
enpresen premiak eta enpresetako langileen gaitasuna erlazionatzen ari gara.

Lanbide Heziketako Euskal Planean bildutako 4 programa, 63 neurri eta
41 helburuak aztertuz gero, 5 urte igaro ondoren %86ko betetze-maila
lortu da.
Maila desberdinetako
122 arau landu dira, estamentuak sortu dira, Lanbide Heziketako Zentro Integralen
sare sendo bat ezarri da, eta 16.000 milioi pezeta baino gehiagoko inbertsioa
egin da. Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide Heziketa amaitu eta lan-munduan
izandako txertaketa %81koa izan da 2001 urtean; gainera, gogoan hartu behar
da ikasleen %10ek, gutxi gora-behera, bere ikasketekin jarraitzen
duela.
Gaur egun, gure
Lanbide Heziketa enpresek aurrera egiteko duten abiadurarekin bat egin eta
garatu egin behar da; guztien adostasunarekin erabakiko dira hainbat
alderdi, besteak beste: pertsona batek garatu eta ikasi dezakeen lana, lana
egiteko modu zuzenena eta egokiena, sistemaren malgutasuna bilatzea,
eta pertsonen premiak hurbiletik aztertzea eta egokitzea.

Zein da gure jarrera Lanbide Heziketaren Legearen aurrean?
Lanbide Heziketaren
Legea ez da egokia, hortaz, guk ekindako bideari eutsi eta lan egingo dugu,
izan ere, oraingoz emaitza bikainak lortu ditugu. Guk garatuko ditugun esperientziak
gainontzeko Autonomia Erkidegoei erakutsiko dizkiegu, guztiekin elkarlanean
jardungo dugu bai eta Ministerioarekin eta Europako gainontzeko herrialdeekin
batera; lanaren helburua izango da Lanbide Heziketa hobetzea.

‘EUKAL UNIBERTSITATEEN SISTEMA ANITZA, KALITATEZKOA
ETA EUROPAKO BOKAZIOA DUENA

Euskal Unibertsitate Sistema kalitatezko sistema bat da (bi unibertsitate-zentro
ditugu ISO ziurtapena jasotzen Estatuan aitzindariak izan direnak: Donostiako
Injinerutza Teknikoko Eskola eta Donostiako Erizaintza Eskola); gainera, sistema
anitza da (Unibertsitate Publikoak 52.000 ikasle ditu, 80 titulazio eta 30 zentro.
Deustuko Unibertsitateak 13.000 ikasle ditu, 24 titulazio eta 2 campus. Mondragón
Unibertsitateak 3.600 ikasle ditu eta 17 titulazioa); eta azkenik, sistema irekia
eta Europako bokazioa duena da (Europako proiektuak eta ikasleen eta irakasleen
arteko trukeek baieztatzen dute).

Zein da gure jarrera LOUren aurrean?
LOUren egungo egiturak
oztopatu egiten du elebitasunaren ezarpena, eta gainera, EAEk
irakasle, titulazio eta unibertsitate-politikako beste hainbat alderditan
erabakiak hartzea eragotzi egiten du. LOU legea unibertsitate-autonomiak
ukitzen du eta Autonomia Estatutuan eta Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarrian
zehaztutako gure eskumenak garatzea oztopatzen digu.

Zein da gure jarrera Beken Estatuko araudiaren aurrean?
Bekak, Gernikako
Estatutuaren eta dagozkion transferentzien arabera, Eusko Jaurlaritzaren
eskumenekoak dira.
Eusko Jaurlaritzak,
unibertsitateko eta unibertsitate aurreko ikasketen beketara 6.300 milioi pezeta
bideratzen ditu.
Ministerioaren
planetan beken sistema erabat homogeneizatzeko arriskua sumatu dugu, eta hori
gertatuz gero, ezinezkoa izango da, beka bat emateko orduan, gure Erkidegoko
errenta-mailari ezagutzea, edo egungo gizarteko familia-tipologia desberdinak
zehaztea, hala nola, guraso bakarreko familiak, familia ugariak…

Beken esparruan ditugun eskumenak errespetatzeko eskatzen dugu, eta beken-esparrua
Eusko Jaurlaritzako deialdien bitartez arautzeko eskatzen dugu.

Jatorria: Eusko Alkartasuna