Eusko Alkartasunak, giza eskubide guztien aldeko defentsa irmoa, eta pertsona guztien askatasunezko funtsezko marko bat aldarrikatzen du oinarrizko premisa gisa. Gaur egun, XXI mendean, zoritxarrez, oinarrizko eskubide indibidual zein kolektibo hauen bortxaketen adierazpen asko ematen da.

Arrazoi honegatik, berauen etengabeko defentsa aktiboaren konpromezu argi eta sendoa gure eguneroko eta politikako ekintzetan egoten jarraitzen du. Honela, kultura eta bizikidetza demokratiko bat defendatu eta indartzearen beharraz gizartea kontzientziatzeko, giza eskubide guztien errespetutik. Salbuespenik gabe.

Eusko Alkartasuna, Nazio Batuetako Batzar Nagusiak onarturiko ´Giza Eskubideen aldarrikapen Unibertsala´, eta ´Eskubide Zibil eta Politikoen nazioarteko hitzarmena´, ´Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Eskutitza´ eta era argian pertsona guztien berezko duintasunaren onarpen eta eskubide berdintasun eta besterezinak jasotzen dituen Giza Eskubideen beste nazioarteko erakundeen gomendioak era zehatz eta arduratsuz jarraiki, ondokoan berresten da:

1.- Giza eskubide guztien defentsan, hauek salbuespenik onartzen ez duten multzo bat bezala ulertuz, eta beren era guztietako bortxaketen salaketa exijitzen dutenak bai bizitza sozial, politiko, ekonomiko, lan eta kultur arloan.

2.- Giza eskubide eta asktasunen defentsarekin lehentasunezko konpromezua, elkarbizitza sozialerako oinarri gisa.

3.- Inongo salbuespenik onartzen ez duen, edozein motatako giza eskubide indibidual zein kolektiboren bortxaketaren aurrean gure errefusatze eta salaketa.

4.- Bizikidetza eta bakerako hezkuntza politika garatzearen beharra, demokrazia, aniztasuna, errespetua, tolerantzia eta bakezaletasuna bezalako balio demokratikoak sustatzearren.

5.- Erakundeei eskatu edozein motatako giza eskubideen bortxaketa sufritzen dutenei laguntza ematen eta inplementatzen jarrai dezaten.

6.- Hirugarren belaunaldiko izeneko giza eskubideen aldeko apostu irmoa.

7.- Alderdi politiko eta eragile sozial guztien arteko elkarrizketa eta komunikatzeko bideak mantendu eta, bere kasuan, irekitzearen beharra, gatazken konponbiderako tresna eraginkorrena dela ulertuz.

Guzti horregatik, Eusko Alkartasunako gizon eta emakumeok, bai gure bizitza pertsonalean eta baita gure lan politikoan agiri honetan jasotzen diren jokabide hauek garatzera konprometitzen gara.

Jatorria: Eusko Alkartasuna