Eskubide guztiak pertsona guztientzat salbuespenik gabe Gaur Martxoak 8, Eusko Alkartasunako gizon eta emakumeok, genero berdintasunarekin tinkoki konprometiturik, eskubide guztiak pertsona guztientzat salbuespenik gabe aldarrikatzeko, emakumearen kontrako diskriminazio guztiak desager daitezela exijitzeko, eskubideen bortxaketa eta diskriminazioa giza garapenaren eragozpen direla egiaztatzeko, eta berdintasunean, justizian eta bakean oinarritutako beste mundu baten eraikuntzan laguntzeko agertzen gara.

Aurtengo Martxoak 8 esanahi berezia du, izan ere data hauetan Nazio Batuen Erakundeak emakumearen gaineko lehen konferentzia bildu zuenaren 30garren urteurrena ospatzen da; aurten Emakumearen Munduko Bosgarren Foroa bilduko da, Beijing + 10; eta gaur, Gizateriaren aldeko Emakumeen Munduko Itunak bere ibilbideari hasiera emango dio.

Beraz gaur, genero berdintasunarekiko hartutako konpromiso eta onartutako proposamenen betetze mailaren inguruan egin beharreko azterketa eta gogoetarantz hurbiltzeko eta estrategia berrien eztabaidan iradokizunak egiteko une egokia da.

Egia da aurrerapausoak eman direla, garrantzitsuak emakume batzuentzat, baina eskasak, urriak beste batzuentzat.

XXI mendearen hasieran, giza eskubideen bortxaketagatik eta emakumeek pairatzen dituzten diskriminazio egoeren ondorioz, egun oraindik emakume eta gizonezkoen artean desorekak egon badauden mundu batean bizi gara.

- Urtero 4 miloi emakume eta neska saldu eta erosten da gizonen erabilerara ezartzeko
- Emakumeen gaineko jazarpena errealitatea da. Duela bi hilabete eskas oraindik, hiri honetan bildu ginen bere bikoteak eraildako emakume baten heriotza salatzeko.
- Pobreziak emakume izena du kasu gehienetan.
- Emakume eta gizonak lan merkatuan barneratzen direnean ez dute baldintza berdinetan egiten, emakumeak, prekarietate maila altuagoa pairatzen du, tenporalitate altuagoa eta lan berdinagatik soldata baxuagoa kobratzen du.
- Etxeko lanetan aritzerakoan eta behar mailaren bat duen pertsonak zaintzerakoan emakumeek burutzen duten gizarte lana ez da aitortzen, ez da baloratzen eta ikusi nahi ez den lana izaten jarraitzen du.

Egoera guzti hauek, emakumea, gizarte bazterkeria pairatzeko arriskuan jartzen dute. Aldiz herrien garapen demokratikoak eta giza garapenak, planetako pertsona guztiak barneratzera behartzen dute, emakume eta gizonen arteko eskubideen berdintasuna exijitzen dute.

Ondorioz, Eusko Alkartasunako gizon eta emakumeok:

- Emakumearekiko bortxakeria guztiak salatzen ditugu, ekintza hauek askatasunaren eta oinarrizko eskubideen bortxaketa direla egiaztatzen dugu, eta gobernuei, bortxakeria ekiditeko, sentsibilizazio eta heziketa kanpainak zabaltzeko eta biktimei egindako kalteak gainditzeko beharrezko diren neurriak jar dezatela exijitzen diegu.
- Nazio Batuei eta gobernu guztiei, lehentasun bezala, giza eskubide guztiak pertsona guztientzat salbuespenik gabe berma ditzatela finkatzen diegu.
- Emakumeen eskubideak, giza eskubide unibertsalen barneko parte direla eta zatiezinak direla egiaztatzen dugu. Herri guztiek, emakume eta adin txikikoen eskubideen inguruko nazioarteko itunak onartu eta bete dezaten, ONU-k beharrezko diren bultzadak eman beharko ditu. Eta gaur bereziki, , “emakumeari zuzendutako diskriminazio era guztiak kentzeko inguruan onartutako ituna” aipatu nahi dugu.
- Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian, gobernuek sinatutako Pekingo Adierazpena, hamar urte ondoren, egon oraindik indarrean dagoela uste dugu. Horregatik, gobernuei, adierazpen honetan jasotako akordioekin konpromiso politiko tinkoa eta lege konpromisoa har dezatela eskatzen diegu.
- Emakumeek pairatzen duten egora desberdina agenda politikoan sartzea erreklamatzen dugu. Honekin batera, desoreka hauek zuzentzeko ekimen aktiboak aldarrikatzen ditugu, eta gizarte eskubideak, laboralak, politikoak, ekonomikoak, unibertsalak izan behar dutela uste dugu.
- Eskubide guztiak pertsona guztientzat salbuespenik gabe, honen alde borrokan ari diren munduko emakume guztien lana aitortzen dugu eta gure babesa eskaintzen diegu. Eta aipamen berezia egin nahi dugu maiatzean Euskal Herrira iritsiko den Munduko Emakumeen Martxari.

Munduan eta hemen Euskal Herrian, Martxoak 8 oraindik behar delako, Eusko Alkartasunako gizon eta emakumeok, eskubide guztiak pertsona guztientzat salbuespenik gabe, lelo honekin konpromiso tinkoa dugun heinean, giza eskubide guztien alde eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde borrokan jarraituko dugu.

Jatorria: Begoña Errazti