Atzo Gasteizen bildutako Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak azkenengo egunetan marokoar indar okupatzaileak Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan erabiltzen ari diren errepresio bortitza salatu nahi du.

“Hainbat hiritan egiten ari diren manifestaldi baketsu horietan giza eskubideen bortxaketa sistematikoak salatzen dira eta baita ere herri bezala dagozkien eskubideak exijitzen dira”. “Ezin dugu ahaztu, Nazioarteko legediak eta NBEko akordioek babesten dituztela eskubide hauek”.

Honengatik, Eusko Alkartasunak, berriro ere, indar marokoarrek Mendebaldeko Saharan okupaturiko lurraldean giza eskubideak zehatz-mehatz errespeta ditzaten exijitzen du; eta halaber, populazio zibila erreprimitzeko jarrera salatzen du. Horrez gain, bat egiten du, Saharako herriarekiko elkartasun taldeekin eta Sahara okupatuan giza eskubideak errespeta daitezen exijitzen du.

Era berean, Eusko Alkartasunak estatu espainoleko Gobernua premiatzen du Marokoko agintariei exiji diezaien okupatutako lurraldeetan eskubideak urratzeari uzteko eta gatazka hori behin betikoz konpontzeko inplika dadin eskatzen dio.

Azkenik, “erreferenduma egiteko eta herrien eskubideei buruzko nazioarteko legeria betetzeko Nazio Batuen Erakundearen erabakiak” babesten ditu Eusko Alkartasunak.

Jatorria: Eusko Alkartasuna