EAko ordezkaritza batek festan parte hartuko du euskararen, ikastolen eta euskal kulturaren aldeko alderdiaren konpromisoa adieraziz.

EAko ordezkaritza batek parte hartuko du igandean ‘Marigoran kukunbera’ leloari jarraituz Bermeon ospatuko den Ibilaldian. EAk erabateko babesa adieraziko die horrela euskarari, ikastolei, hezkuntza sistemari eta euskal kulturari; izan ere, orain inoiz baino beharrezkoagoa da euskal eragile guztiek hizkuntz eskubideen alde eta euskararen erabateko ofizialtasunaren alde lan egitea.

Jatorria: Eusko Alkartasuna