Alberto Unamunzaga eta Juanjo Agirrezabalak parte hartuko dute.

Eusko Alkartasunak bat egiten du bihar, abenduaren 1ean Kontseiluak Donostian “Eeuskaraz biz nahi dut” lelopean deitutako manifestazioarekin. EAko ordezkaritza batek parte hartuko du, hauen artean, Amaiurreko senataria, Alberto Unamunzagak eta EH Bilduren legebiltzarkidea, Juanjo Agirrezabalak.

Euskara ofiziala behar du izan Euskal Herriko lurralde guztietan, lurralde guzti horietan baitaude eskubide linguistikoak dituzten euskal hiztunak. Horrez gain, euskararen normalizazioa lortu behar dugu. Hau da: gure eguneroko bizitzaren arlo desberdinetara hedatu behar dugu gure hizkuntza, bere erabilera bizitzako aspektu guztietan ahalbideratuz eta normalizatuz.

Eusko Alkartasunak euskararen aldeko bere konpromezua berresten du. Bide luzea dago egiteke, baina present egongo garen gizarte honetako anbito desberdinetan euskaren aldeko neurriak sustatzen eta hartzen jarraituko dugu, euskararik gabe Euskal Herria ez delako posible.

Jatorria: Eusko Alkartasuna