Unai Ziarreta, Eusko Alkartasunako idazkari nagusia, eta Onintza Lasa, Komunikazio idazkaria, Korrikako ordezkariekin bildu dira gaur Gasteizen. Horrela, AEKko ekimenari babesa adierazi dio alderdi abertzaleak Edurne Brouard, arduradunaren aurrean.

Eusko Alkartasunak azaldu duenez, Korrikan parte hartuko du Euskal Herriko hainbat herrietan kilometroak erosiz. Onintza Lasak adierazi duenez, “Korrika euskarak kalean duen presentzia bultzatzea eta hizkuntza normalizazioan aurrera pausuak ematea helburutzat duen ekimena den heinean Eusko Alkartasunaren babesa izango du”.

Jatorria: Unai Ziarreta