Abian dago 19. Korrika, euskararen alde Urepel eta Bilbo lotuko dituen lasterketa. Eusko Alkartasunak bere babesa eta konpromisoa adierazi nahi dio Korrikari. EAtik euskaltzale guztiei korrika egiteko oinetakoak hartu eta kalera atera ditezela esan diete, testigua hartu eta euskararen alde egiteko. Zentzu berean AEKri bere esker ona adierazi dio Eusko Alkartasunak euskararen hedapenaren alde egiten duen lan guztiarengatik. EAk ere gogor lan egiten jarraituko du Euskal Herri euskaldunaren bidean, euskal herritar eleanitzez osatutako gizartea lortzeko.