ANV-EAEri ´atentatzeko eta hiltzeko gai den agente politikoa nola izan daitekeen agente´ azaltzeko eskatu dio Unai Ziarreta EAko presidenteak, Donostian izan diren euskal nazionalismoaren inguruko jardunaldietan. Unai Ziarreta EAko presidenteak Eusko Alkartasunaren izenean gaitzetsi ditu ETAk eginiko azken atentatuak eta dei egin dio ANV-EAEri azaldu dezan ´indarkeria zertan den mesedegarri euskal autogobernuan eta herrigintzan sakontzeko´. Era berean, argi utzi du EAk ez duela alderdi politikorik baztertuko eta Ajuria Eneako hitzarmenera bueltatzeko asmorik ere ez duela.

Ziarretak euskal nazionalismoaren inguruko jardunaldien itxieran egin ditu adierazpen horiek, Donostian. Jardunaldiak Eusko Alkartasunak antolatu ditu Miramar Jauregian.

ETAren azken atentatuen aurrean ´ANV-EAEk duen isiltasuna iraingarria´ dela azpimarratu du EAko presidenteak.

Ziarreta: ´Bazterketak ez du irtenbiderik ekarriko´

´Sektore politiko garrantzitsu baten bazterketak irtenbiderik ez duela ekarriko´, nabarmendu du Ziarretak. Horregatik ´EAk sektore politiko garrantzitsu baten bazterketan oinarritutako garaietara itzuliko ez´ dela esan du Eako presidenteak, Ajuria Eneako hitzarmenari erreferentzi eginez.

Era berean, ´atentatzeko eta hiltzeko gai den agente politikoa nola izan daitekeen agente´ azaltzeko eskatu dio ANV-EAEri. Izan ere, ´ETAren komunikatuak gaitzestea ukatu egiten du ANV-EAEk, agente politiko baten gogoetak direla aitzakiatzat hartuta´. Azkenik, ´indarkeria zertan den mesedegarri euskal autogobernuan eta herrigintzan sakontzeko´, galdetu dio Batasunari.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta