Herri bazkaria eta Niko Etxart eta Anje Duhalderen kontzertuak antolatu ditu

Eusko Alkartasunak Alkartasun Eguna, alderdiaren urteroko jaia, berreskuratu du aurten pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren. Ekitaldia irailaren 17an izango da Urruñan (Iparralde), ‘Mugarik gabeko alkartasuna’ lemapean burutuko da migratzaileek Bidasoa ibaiaren bi aldeetan jasaten dituzten giza eskubideen urraketak direla eta. Ohiko ekitaldi politikoaz gain, Harrera Elkartearen aldeko herri-bazkari solidarioa antolatu da eta Niko Etxart eta Anje Duhalderen doako musika-emanaldiak izango dira bertan.

Asier Gomez Barrenetxea Eusko Alkartasunako komunikazio-idazkariak adierazi duenez, “Alkartasun Egunaren ospakizunarekin alderdira normaltasuna bueltatu dela berresten da”. Halaber, Gomez Barrenetxeak esan du azken urteetan hil diren afiliatuak omenduko dituztela, “bereziki Philippe Duluc, Iparraldeko militante abertzalea”.

Informazio gehiago